VOLVER
ESTRUCTURA-NAVEGACION
Ikastaroaren egitura eta nabigazioa
Ondorengo irudian ikastaro baten orrialde nagusian azaltzen diren oinarrizko elementuak azaltzen dira.
- Ezkerraldeko zutabea zabaldu/ixteko menu “hanburgesa”
- Ezkerreko zutabean “nabigazio menua”
- “Ikastaroaren kudeaketa” eta “aktibatu edizioa” aukeretarako botoiak
- Hizkuntza hautatzaile menua
- Material erabilgarriari buruzko menua (dokumentazio eta eskuliburuekin)
- Erabiltzailearen menua, “Aginte panela”, Profila, Kalifikazioak, Mezuak eta Aukerak ataletara sarbidea eskaintzen du.
- Ikastaroko edukia azaltzen den gunea, kasu honetan “gaika” formatua aplikaturik duela.
- Nabigazio bidea “(Breadcrumbs)”, plataformatik nabigatzeko baliabide oso lagungarria.
- “Zure aurrerapena” ri buruzko laguntza. “Osaketaren jarraipena” aktibatuta dagoenean soilik azaltzen da.
- Atal osoa, izenburu, laburpen eta edukiarekin
- Jarduera osatu bezala adierazteko karratutxoak. Ikasleak eskuz osatu bezala adieraztea edo ezarritako baldintzen bat bete ostean osatu bezala agertzea konfigura daiteke
- “Ikastaroko Blokeak” zabaltzeko botoia. Blokerik ez badauka bere baitan, aukera/botoi hau “edizioa aktibatuta” izatean soilik agertuko da.
- Eskuinaldeko barran azaltzen diren blokeak.
Irudi honetan azaltzen dena adibide bat da soilik. Albo bietako blokeak eta ikastaroaren konfigurazioa irakasleen esku gelditzen dira.