VOLVER
GESTION-RECURSOS-eGela-Importar-recursos-actividades
Inportatu beste ikastaro batzuetako baliabideak eta jarduerak
“Inportatu jarduerak” aukerak irakasle rola dugun beste ikastaro batzuetatik jarduerak edo baliabideak inportatzea ahalbidetzen digu.

Bilaketa inprimakira sartzeko, zabaldu “Ikastaroaren kudeaketa” laukia, eta sakatu “Inportatu” itemaren gainean “Ikastaroaren konfigurazioa” zutabean.

Gero, aukeratu ea nahi dugun elementuei lotutako zenbait konfigurazio inportatu daitezen, esate baterako, iragazkiak. Non eta ez diren egin inportatu nahi diren ezarpen espezifikoak (iragazkiak, taldeak…), “Jarduerak eta baliabideak barne ditu” bakarrik aukeratzea gomendatzen dugu. Galdetegiak inportatzean, beharrezkoa da “Galdera bankua barne du” aukera markatzea, zeina osorik inportatuko baita.

Hurrengo pausoan, inportatu nahi ditugun elementuak aukeratu ditzakegu, hurrengo irudian ikusten den moduan:

“Erakutsi aukera motak” sakatuz gero, elementu motak hauta daitezke; esate baterako, galdetegi guztiak. Jarraian, osatu prozesua, inportatutako elementuak ikastaro berrian ikusi arte.

