Presentación

Aurkezpena

Erreakzio Kimikoen Dinamika Molekularrak edo Dinamika Kimikoak funtsezko erreakzio kimikoen oinarriak aztertzen ditu, eskala molekularrean. Erreakzio Kimikoen Dinamika Molekularraren ikerketa teoriko-konputazionala prozesu erreaktiboan parte hartzen duten atomo eta molekulen elektroi eta nukleoen mugimenduari buruzko Schrödinger ekuazioa askatzean datza. Ikerketa honek erreakzio kimikoari buruzko informazio zorrotza eta oso xehatua ematen du; esaterako, egoeraz egoerako erreakzio-probabilitatea, aurkakotasun-energia jakin batean, edo propietate estereodinamikoak. Hau da, erreaktiboen molekulen gaineko orientazioaren araberako erreakzio-probabilitatea. Eskuratutako informazio xehatuak, ahal bada tenperaturaren arabera erdinabanatuta, erreakzio kimikoen abiadura-koefizienteak kalkulatzeko aukera ematen du. Magnitude hauek sistema kimiko-fisiko konplexuen ereduak garatzeko oinarrizko eta ezinbesteko informazioa ematen dute. Gure taldean ikertzen diren erreakzioak, hain zuzen ere, honako hauekin lotuta daude: Kimika Atmosferikoa, Erregaiaren Kimika, Energia Baxuko Plasmak eta Astrokimika.