Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Programaren jarduerak
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
30
Deskribapena
Ikerketa txostenak aurkeztea eta ikerketa ildoak berrikustea.
Emaitzak
Ikerketa txostenak egitea Txostenak jendaurrean aurkeztea eta defendatzea Txostenak prestatzea, aurkeztuak izateko
Ebaluazio-sistemak
Doktorego ikasleek Psikodidaktikako ikerketa jardunaldietan parte hartuko dute, parte-hartzaile modura gutxienez, urtero UPV/EHUko hiru campusetan (Leioa, Araba eta Gipuzkoa) antolatzen diren jardunaldiak (egun bateko saioak). Bertaratzea kontrolatuko da. Bestetik, gutxienez komunikazio bat aurkeztu beharko dute, jardunaldien edizioetako batean, beren doktorego tesiaren defentsaren aurretik. Baldintza hau denbora osoko nahiz denbora partzialeko ikasleek bete beharko dute.