Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Psicodidáctica

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa honetan sartzeko, eskatzen da gradu bat edo master bat egina izatea, eta, edonola ere, lehentasuna izango dute Psikodidaktika : Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak masterra egina duten ikasleek. Plazak baino eskaera gehiago izanez gero, lehentasunak ezarriko dira sartzeko:

  1. Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak masterra eginda izatea.
  2. UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterren bat eginda izatea.
  3. Unibertsitate master bat eginda izatea eta psikologia, pedagogia edo berariazko didaktikekin lotutako gradu edo lizentziatura bat. Diplomatura bat egin balute, gutxienez 300 kreditu eginda.
  4. Bigarren Hezkuntzako masterra eginda dutenek prestakuntza osagarriak egin beharko dituzte “Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak” masterrean.

Baina kasuan kasu, ikasle bakoitzaren espedientea aztertuko da egokitasuna baloratzeko. Eta positiboki balioetsiko da eskaerak tesiaren zuzendari lana egin dezakeen doktorego programako kide baten abala duenean.

 

XSLaren edukia

- Datuen azterketa eta neurtzeko tresnen ebaluazioa (3 kreditu)- Diseinua eta metodoa ikerketa psikodidaktikoan (3 kreditu)- Doktoregorako erreminta eta informazio baliabideei buruzko ikastaroa (1.2 kreditu)- Psikodidaktikako ikerketa jardunaldiak
Doktoregoan sartzeko master bat eginda izatea psikohezkuntza zientzietan + elkarrizketa pertsonala + balizko prestakuntza plana ikerketa aldian gai jakin batzuk egiteko.Sartzeko baldintza edo proba bereziak:Doktoregoan onartua izateko, nahitaezko baldintza izango da:Psikohezkuntza zientzien esparruan (psikologian, hezkuntza zientzietan) doktoregoan sartzeko unibertsitate master bat egina izatea.Eskakizun osagarriak. Bestetik, hauxe egiaztatu beharko da:a) oro har: diseinuko eta datu tratamenduko gaiak eginak izateab) berariaz, ikerketa ildo bakoitzerako: ildo bakoitzari lotutako oinarrizko gaiei buruzko ezaguerak curriculum bidez frogatzea.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.