Titulo - Programa

Programa

Movilidad y estancias - Neurociencias

Mugikortasuna eta egonaldiak

Neurozientzien Unibertsitate arteko Doktorego Programaren asmoa ikasleen trukea eta mugikortasuna sustatzea da, arduraldi osoko eta partzialeko ikasleentzat sortuko diren mugikortasun programen eta laguntzen bidez. Hauek dira xedeak:

  1. Ikasleek estatuko edo atzerriko bestelako unibertsitateetan edo ikerguneetan gauzatzen diren prestakuntza jardueretan parte hartzea bultzatzea; betiere, doktorego programan bildutako ikerketa-ildoekin lotura badute eta prestakuntza prozesuan dauden ikertzaileentzat interesgarriak badira.
  2. Izen handiko atzerriko ikerguneetan bat eta sei hilabete bitarteko egonaldiak ahalbidetzea (aldez aurretik harrera ikergunean tesiaren zati bat egiteko akordioa badago salbu), ikasleek doktorego prestakuntzarako esanguratsuak diren ikerlanak egin ditzaten eta tesian nazioarteko aipamena lor dezaten, eta lotutako ikertaldeen ikerketa ildoak aberastu daitezen. Horretarako, UPV/EHUren, Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Ministerioen laguntza deialdiak eta mugikortasun programak baliatu ditzakete ikasleek.