Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Neurociencias

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Neurozientziak Unibertsitate arteko Doktorego Programan matrikulatzeko interesatuta daudenek gutxienez gradu bat egina izan behar dute Biomedikuntza, Zientziak edo Ingeniaritza arloan (Biologia, Bioteknologia, Farmazia, Medikuntza, Zientzia Biomedikoak, Kimika, Albaitaritza, Fisika, Matematika, Telekomunikazioen Ingeniaritza, Sistemen Ingeniaritza, Ingeniaritza Kimikoa edo Informatikaren Ingeniaritza) eta lehen aipatutako graduko titulazioekin potentzialki zerikusia duen master ofizial bat.

Ikasleak bokazio handia behar du, beharrezkoa baita –behin prestakuntza hasita– interes handiko arlo zientifiko-profesional honetan eta oso espezialitate handiko lanpostuak sortzen diren arlo honetan prestakuntza behar bezala osatzeko. Funtsezkoa izango da aurrez aurreko elkarrizketa pertsonala edo bideokonferentzia bidezkoa motibazio maila eta hautagaien ezaugarriak ezartzeko. Era berean, egiaztatutako ingeles maila ona izan beharko dute bibliografia irakurtzeko eta programatzen diren jarduerak ulertzeko.

XSLaren edukia

Doktorego Programak ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen. Batzorde Akademikoak aukeratutako ikasleek gaitasun osoa daukate programaren barruan ikertzaile prestakuntza hartzeko, eta hori berme da programan zehaztutako gaitasunak lortzeko. Hala ere, urtarrilaren 28ko 99/2011 EDren, doktoregoaren irakaskuntza ofizialak arautzen dituenaren 7. artikuluaren arabera, doktorego programetan onartua izateko, prestakuntza osagarri bereziak eska daitezke. Hala ere, aintzat harturik ezen bertara, gutxienera 300 ECTS kreditutako gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak sartu ahal direla, hauek jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntzarik falta litekeelarik, programako batzorde akademikoak onartutako ikasle bakoitzari aginduko dio, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzarako prestakuntza jaso behar duen edo ez. Prestakuntza hau jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 8 eta 20 ECTS bitarteko kreditu egingo dira Neurozientzien arloan edo beste modu baliokide batez, ikerkuntzarako gaitasunari dagokionean, ikasleak, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, matrikulatuko lituzkeen kredituen bidez, doktorego programarako matrikula behin egin ostean.Zehazki, hauek dira Unibertsitate Masterreko irakasgaiak:-Neurozientzietarako sarrera (8 ECTS)-Teknika Esperimentalak Neurozientzian (12 ECTS On Line)
Dokumentazioa aurkeztu eta gero, erakundeetako koordinatzaileek ikasleak hautatuko dituzte, honako irizpide hauen arabera:Oharra. Aldez aurretik, Programaren zuzendariak irizpideak eta edukiak ezartzeko modua eta elkarrizketa ebaluatzeko moduak ezarriko ditu erakundeetako koordinatzaileekin (Batzorde Akademikoa), modu horretara, ikasleak hautatzean homogeneotasun maila objektibo bat lortzeko. Horretarako, puntuazio baremo bat ezarriko da, honako irizpide eta portzentajeen arabera:Irizpide bakarra:Akademi espedientearen batez bestekoa % 40Prestakuntza espezifikoa neurozientzien esparruetan % 15Ikerketa merezimenduak % 5Ingelesez jakitea % 20Elkarrizketa pertsonala (baloratuko diren alderdiak: motibazioa, interesa, ekimena, jarrera, ikasteko prestasuna, ahozko adierazpena) % 20

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.