Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Hautazkoa
12
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Hautazkoa
40
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Nahitaezkoa
100
Jarduerak fase hauek izango ditu: - Argitaratu nahi diren ikerketaren emaitzak biltzea. - Gogoeta egitea hipotesiaren eta emaitzen arteko koherentziaz. - Eragineko aldizkari bat aukeratzea, ikerlanari dagokion eremukoa. - Artikulua ingelesez prestatzea eta aldizkariaren eskakizunetara egokitzea. - Artikulua bidaltzea eta ebaluazioari jarraipena egitea. - Editorearen eta zuzentzaileen erantzuna aztertzea. Ondorioak eta etorkizuneko ekintzak. Doktorego programan zehar doktoregaiak eragineko nazioarteko aldizkari baterako lan bat prestatuko du gutxienez. Ahal dela, programan matrikulatuta dagoen bigarren urtetik aurrera egingo du.
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu Itzal handiko aldizkarietan argitaratzea izeneko jarduerak. - Doktoregaiak gai izatea egindako hipotesiaren eta lortutako emaitzen arteko korrelazioaren analisi kritikoa egiteko. - Doktoregaiak gai izatea aldizkariak sailkatzeko eraginaren eta gaiaren arabera. - Doktoregaiak gai izatea kanpoko kideek baloratuko duten kalitateko artikulu bat ingelesez idazteko. - Doktoregaiak gai izatea zuzentzaileen kritikak eta iradokizunak bereganatzeko, eta haien ekarpenak baliatzeko ikerlana berbideratzeko, behar izanez gero.
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Hautatutako aldizkarira bidalitako eskuizkribua. - Jasotako ebaluazioa, eta originalari egindako zuzenketak, halakorik balego.
Nahitaezkoa
40
UPV/EHUk animaliekin esperimentatzeari (1201/2005 ED) buruzko aurrez aurreko ikastaro teoriko-praktikoak eskaintzen ditu urtero, B kategoria lortzeko. Ikastaroak Animalaria SL enpresak ematen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiak egiaztatutako kategoria hori lortzea ezinbesteko baldintza da animaliekin esperimentuak egiteko.
Animaliekin esperimentatzeko B kategoriaren ziurtagiria lortzeak animaliekin lan egiteko gaitasuna ematen die doktoregaiei.
Ikastaroa ikasle kopuru mugatu batentzat da, eta UPV/EHUrekin lotura duten pertsonek dute lehentasuna. Matrikula ordaindu behar da. Eguneroko bertaratze kontrolaz gainera, ebaluazio proba bat egiten da ikastaroaren amaieran, eta ikasleak aurreikusitako gaitasun guztiak eskuratu dituela erakutsi behar du proba horretan.
Nahitaezkoa
96
Era horretako mintegietan, doktoregai batek edo ikertzaile senior batek berriki argitaratu den ikerketa artikulu bat aztertzen du.
Ikerketa emaitzen azterketa kritikoa egitea.
Mintegi bibliografikoetara joatea nahitaezkoa da. Bertaratze kontrolaz gainera, ebaluazio proba bat egiten da ikastaroaren amaieran, eta ikasleak aurreikusitako gaitasun guztiak eskuratu dituela erakutsi behar du proba horretan.
Hautazkoa
528
Egonaldia doktoregaiarena ez den zentro batean, estatukoa edo atzerrikoa, tesi zuzendariak gomendatuta, doktoregaiak metodologia edo teknika zehatz bat ikasi edo hobetzeko, eta beste lan dinamika batzuetan moldatzeko. Hori guztia lagungarri izango da doktoregaiaren prestakuntzarako eta taldeak teknologikoki aberasteko. Egonaldi laburrak diruz lagun daitezke MECren eta Eusko Jaurlaritzaren edo estatuko nahiz nazioarteko beste erakunde batzuen (British Council, EMBO...) doktore aurreko bekak dituzten ikasleentzat.
Itzultzean, doktoregaiak metodologia edo teknika hori ezar dezake doktorego tesia egiten ari den laborategian bertan.
Doktoregaiak, egonaldiaren amaieran, harrera laborategian egin dituen jardueren justifikazio txostena idatziko du, eta egonaldiaren ziurtapen gutuna erantsiko dio dokumentu horri. Gainera, egonaldia egiteko dagokion erakundetik jaso duen finantza laguntzaren justifikaziorako dokumentuak aurkeztuko ditu. Tesi zuzendaria arduratuko da kontrolaz, eta doktoregaiaren lorpenak balioetsi eta egiaztatuko ditu, hura egonalditik itzultzean. Ikasleak, laburpen idatzi batean, ikasitakoa eta eskuratutako gaitasunak erakutsiko ditu, eta ahoz azalduko du ere ikasitakoa.
Nahitaezkoa
2
Urtean behin, doktoregaiek 45 minutuko mintegi bat eskainiko dute, ingelesez ahal izanez gero. Mintegi horietan, beren ikerketa proiektuaren emaitzak aurkeztuko dizkiete beren saileko edo ikastegiko kideei. Doktoregaiak, hilabetean behin (gutxi gorabehera), mintegiak eskaintzen ditu bere ikertaldearen barnean, bere doktorego tesiaren bilakaeraren eta egoeraren berri emateko. Saio horiek baliagarriak dira, bai proiektuaren alderdi teknikoei buruz eztabaidatzeko, bai saiakuntza edo proiektu berriak diseinatzeko.
Jarduera honen bidez, doktoregaiaren tesi proiektuaren aurrerapen maila ezagutzen da, eta ikaslea ohitu egiten da bere emaitzak jendaurrean aurkeztera eta eztabaidatzera. Ikaskuntzaren emaitza agerian geratzen da landutako ikuspegian, zientzia esperimentazioan sor daitezkeen arazoen konponbidean eta tesi proiektuan ezarritako helburuen lorpena ikusteko moduan.
Urteko ahozko aurkezpenak nahitaezkoak dira. Zuzendaria/tutorea bera arduratzen da hori zuzenean kontrolatzeaz, mintegien saioetan parte hartzen baitu. Zuzendariak/tutoreak azalpenaren edukia eta kalitatea ebaluatuko ditu, kalifikazio baten bitartez.
Nahitaezkoa
40
Medikuntza eta Kirurgiako programako doktoregaiek beren emaitzen berri ematen dute, doktorego tesiaren gaiarekin zerikusia duten estatuko edo nazioarteko biltzarretan. Biltzar jakin batera joatea, 3-5 egunekoa, urtean behin.
Jarduera honetan ikasitakoak ziurtasuna emango dio doktoregaiari bere planteamendu eta helburu zientifikoetan.
Izena eman behar da batzarrean. Bertaratzearen edo presentzia fisikoaren ziurtagiria. Esperientzien, interesen, ikasitakoaren eta ondorioen laburpen idatzia eta ahozko aurkezpena. Ebaluazio orria, kalifikazioarekin, hala dagokionean.
Hautazkoa
40
Doktoregaiak bere arloko biltzar pretigiodun baterako hitzaldi bat prestatu beharko du, eta komunikazioa babestu beharko du bertan. Beraz, jarduerak fase hauek izango ditu: - Hitzaldirako kongresurik egokiena aukeratzea. - Hitzaldia prestatzea: batetik, testu idatzia eta, bestetik, ahozko aurkezpena edo posterra. - Aurkezpena egitea kongresuan. - Doktoregaiak txosten labur batean biltzea bere iritziz kongresuan aurkeztu diren interes handieneko lanak.
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu hitzaldia bilera zientifikoa izeneko jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea eskuartean daukaten ikerketarako fororik egokiena hautatzeko. - Doktoregaiak gai izatea foro zientifiko batean ikerketaren garapena eta emaitzak plazaratzeko. - Doktoregaiak gai izatea beste erakunde batzuetako ikertzaileekiko harremanak sortzeko. - Doktoregaiak gai izatea hitzaldietako eta osoko bilkuretako informazio garrantzitsuena laburbiltzeko.
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Kongresuko bertaratze ziurtagiria. - Laburpen txostena, intereseko beste ekarpen batzuk biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena.
Nahitaezkoa
72
Hitzaldiak Medikuntza eta Kirurgiako doktorego programako gaietan aritzen diren nazioarteko adituek emango dituzte, Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, CIC Biogunen, CIC-biomaGUNE Zentroan eta bioDONOSTIAN. Astero egingo dira, eta doktorego programaren edozein hizkuntzatan emango dira.
Gai zientifiko jakin bati buruzko ezagutza areagotzea.
Doktoregaiaren beraren sinadura, hitzaldiaren amaieran jasoko dena. Ikasleak laburpen idatzi bat aurkeztu behar du, eta ikasi duena jasoko du idatzi horretan.
Nahitaezkoa
4
UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak antolatutako lau orduko ikastaro bat edo gehiago dira, doktoregaiei laneko osasunari eta segurtasunari buruzko prestakuntza emateko. Besteak beste, gai hauek lantzen dituzte: agente kimikoen eta biologikoen erabilera; arriskuaren ebaluazioa eta babes mailak; hondakinen kudeaketa; eta larrialdi eta jarduera planak istripu kasuetan.
Doktoregaiak prebentzioari buruzko prestakuntza jasoko du, bere lan segurtasunari lotutako alderdietan.
Ikastaroetara joateko, izena eman behar da aurretik (doakoa), eta banaka kontrolatzen da bertaratzea. Nahitaezko ikastaroak dira doktoregai guztientzat. Gainera, ebaluazio proba bat egiten da ikastaroaren amaieran, eta ikasleak aurreikusitako gaitasun guztiak eskuratu dituela erakutsi behar du proba horretan.
Nahitaezkoa
40
Dagokion zerbitzu klinikoak antolatutako ordubeteko mintegiak, gaiaren alderdi kliniko nagusiei buruz eztabaidatzeko.
Ikasleak bere jakintza arloarekin lotutako gaitasun klinikoak eskuratzen ditu.
Bertaratze kontrolaz gainera, ebaluazio proba bat egiten da ikastaroaren amaieran, eta ikasleak aurreikusitako gaitasun guztiak eskuratu dituela erakutsi behar du proba horretan.