Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso-Medicina y Cirugía

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Medikuntza, Odontologia edo Farmaziako lizentziatura edo gradua eduki behar da. Salbuespen gisa, Osasun Zientzien arloko beste gradu batzuk ere onar daitezke, master ofizial bat izanik.

Plazen ehuneko handiena da Arabako, Basurtuko, Gurutzetako, Galdakao-Usansoloko eta Donostiako bost unibertsitate ospitaleetako batean plaza duten pertsonentzat.

XSLaren edukia

Doktoregoko irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, Doktorego Programan prestakuntza osagarri bereziak eskatu ahal izango dira. Programa honetan ez da ezarri prestakuntza osagarri berezirik. Hala ere, kontuan hartuta programan gutxienez 300 ECTS kredituko iraupena duten eta, agian, ikerketako prestakuntzarako eduki espezifikoak barnean hartu ez dituzten graduetako edo goragoko tituluetako gradudunak sar daitezkeela, programaren Batzorde Akademikoak erabakiko du onartutako ikasle bakoitzaren kasuan, eta sarrera profilaren arabera, ikerketako prestakuntza hori behar duen ala ez. Prestakuntza bereganatzeko 12 ECTS kreditu egingo dituzte ikasleek bi irakasgaitan banatuta: Ikerketarako sarrera eta Ikerketa proiektua. Jarraian xehatzen da bakoitzari buruzko informazioa:-Irakasgaia: Ikerketa Biomedikorako Sarrera 6 ECTS-Irakasgaia: Ikerketa Proiektua 6 ECTS
1. Curriculuma (% 85), honela banatuta: a) espediente akademikoa (% 25)b) lan esperientzia edo esperientzia profesionala: barruko mediku egoiliar gisa edo espezialista gisa izandako esperientzia baloratuko da batez ere (% 55).c) esperientzia ikerketan eta argitalpenak (% 5).d) prestakuntzarako jasotako bekak eta laguntzak (% 10).e) egonaldiak atzerrian, izen handiko nazioarteko zentroetan (% 5).2. Motibazio gutuna (% 5): hautagaiak adierazitako interesa eta konpromisoa baloratuko dira.3. Erreferentzia gutunak (% 10): Hautagaiaren ikerketa jardueren eta doktorego programako ikerketa lerroen arteko koherentzia baloratuko da.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.