Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

500

Deskribapena

Doktoregai bakoitzaren lan ildoaren arabera, tesiaren tutoreak/zuzendariak erreferentzia zentroak bilatuko ditu, atzerrikoak ahal izanez gero, ikasleak hiru hilabetetik gorako egonaldia egiteko (sei hilabetekoa edo hortik gorakoa, ahal izanez gero). Atzerriko ikasleak hartzeko, programako irakasleek egonaldiaren baldintzak adostuko dituzte atzerriko ikaslearen tutore/zuzendariarekin.

Emaitzak

Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko.

Ebaluazio-sistemak

Tesiaren irakasle tutore/zuzendaria arduratuko da jarduera kontrolatzeaz. Egindako jardueren aldizkako jarraipena egingo du, eta, egoera ekonomikoak ahalbidetzen badu, bisita bat egingo du harrera ikergunera; bereziki, 6 hilabetetik gorako egonaldietan. Jarduera amaitzean, harrera ikergunearen arduradunak txosten bat emango dio tutore/zuzendariari, jarduerari lotutako gaitasunen eskuratze maila balioetsi dezan.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

16

Deskribapena

Doktoregaiak hitzaldi bat prestatu beharko du bere arloko itzal handiko kongresu baterako gutxienez, eta bertan aurkezpena egin. Beraz, jarduerak fase hauek izango ditu: - Hitzaldirako kongresurik egokiena aukeratzea. - Hitzaldia prestatzea: batetik, testu idatzia eta, bestetik, ahozko aurkezpena edo posterra. - Aurkezpena egitea kongresuan.

Emaitzak

Doktoregaiak gai izatea eskuartean daukaten ikerketarako fororik egokiena hautatzeko. Doktoregaiak gai izatea foro zientifiko batean ikerketaren garapena eta emaitzak plazaratzeko. Doktoregaiak gai izatea beste erakunde batzuetako ikertzaileekiko harremanak sortzeko. Doktoregaiak gai izatea hitzaldietako eta osoko bilkuretako informazio garrantzitsuena laburbiltzeko.

Ebaluazio-sistemak

Tesiaren tutore/zuzendaria arduratuko da jarduera kontrolatzeaz. Ikasleak biltzarrean lanen bat aurkezten badu, mintegiko jardueraz baliatuko da hura prestatzeko. Bertaratze ziurtagiria eskatuko da.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

4

Deskribapena

Programako doktoregaiek beren doktorego tesiarekin zerikusia duten intereseko gaiei buruzko ikastaro, jardunaldi eta tailerretan parte hartzea bultzatuko da (hala nola jakintza tekniko eta zientifiko espezifikoak, teknika instrumentalak, tresnerien erabilera, zeharkako gaitasunak eskuratzea, etab.). Jarduera horiek unibertsitatean bertan egin ahal izango dira, edo beste ikastegi batzuetan edo enpresetan, eta, jakina, atzerrian ere egin ahal izango dira. Jarduerak unean uneko finantzazio aukeren mende egongo dira. Doktoregaiaren tutorea edo zuzendaria arduratuko da jardueraren garapen eraginkorraren eta aprobetxamenduaren kontrolaz.

Emaitzak

Jardueraren ikaskuntza emaitzak ikasleak egindako jarduera espezifikoaren araberakoak izango dira. Oro har, gaitasun espezifikoak eskuratuko dituzte beren lana egiteko, eta zeharkako gaitasunak, esate baterako, komunikazioa hobetzeko. Horrez gain, intereseko gaietan adituak diren pertsonekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, eta taldean eztabaida zientifiko edo teknikoei aurre egiteko gai izango dira.

Ebaluazio-sistemak

Tesiaren irakasle tutore/zuzendaria arduratuko da jarduera kontrolatzeaz. Balorazioa negatiboa izanez gero, kontuan hartuko da hurrengoetarako.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

4

Deskribapena

Mintegiok doktorego programako ikerketa ildoen arduradunek antolatuko dituzte; hizlariak programakoak bertakoak izan daitezke, edo kanpotik ekarritako itzal handiko ikertzaileak. Ikus-entzunezko baliabideak erabiliz, hizlariak ikerketa aurreratuko gai bat aurkeztuko du, eta sakonago azalduko du gai horretarako tresnarik egokienak zeintzuk diren eta zergatik aukeratu diren. Azalpenaren amaieran, hizlariak entzuleen galderei erantzungo die, eta eztabaida izango da. Jarduera honen ezaugarri garrantzitsu bat da doktoregaia hizlari izango dela uneren batean, eta bere lanaren berri emango diela beste doktoregaiei, karrera amaierako lana laborategietan egiten ari diren master edo gradu ikasketen azken urteko ikasleei, eta programako edo zeresana duten sailetako beste irakasleei.

Emaitzak

Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile batzuek aurkeztutako gaien analisi kritikoa egiteko. Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile senior batzuekin komunikatzeko, galderak egitearen bidez, edo informazioa eskatuz ikerketaren kontu zehatzen inguruan. Ikerlanaren nondik norakoak jendaurrean azaltzea. Ikerlanaren berezko arazoak konpontzeko hurbilketa berriak ezagutzea

Ebaluazio-sistemak

Tesiaren irakasle tutore/zuzendaria arduratuko da jarduera kontrolatzeaz. Jarduera amaitzean, txosten bat emango zaio tutore/zuzendariari, jarduerari lotutako gaitasunen eskuratze maila balioetsi dezan. Balorazioa negatiboa izanez gero, kontuan hartuko da hurrengoetarako.

Oferta Anual Actividades - Comun