Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Ingeniería de Materiales y Procesos Sostenibles

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Programa honen eremuan material eta prozesu jasangarrien ingeniaritza nagusi delarik, gomendagarria da izangaiek materialen zientzia eta ingeniaritzaren arloko irakasgaiak edo/eta prozesuen ingeniaritzaren oinarriari loturikoak egin eta gaindituta izatea aurretik, hau da, ingeniaritzaren eta zientzia esperimentalen arloko titulazioak. Programa honetan sartutako ikerkuntza ildoak irakurriz gero, jakin daiteke zeintzuk diren aldez aurretik izan behar diren jakintza motak. Programara sartu ahal izateko eskatzen diren hizkuntzak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak eta/edo ingelesa dira. Azken honetarako, eskatu ez baina gomendatutako jakite maila B2 da. Nolanahi ere, atzerriko hizkuntzen jakitea bereziki balioesten da, defendatuko diren tesiek nazioarteko aipamena lor dezatela gomendatzen baita.

XSLaren edukia

Ez da prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen, onarpen prozeduran ikasleek programan sartzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko baita. Tesiaren zuzendariaren edo tutorearen ardura da ikaslearen jarraipena egitea eta doktorego programaren gaitasunak bereganatzen dituela ziurtatzeko beharrezkoa duen prestakuntza gomendatzea.
Merituak baloratzeko irizpideak honako hauek izango dira:1) Ikasketen espedientea: (% 65): jatorrizko gradua eta/edo lizentziatura (% 20) eta egindako masterra (% 45) baloratuko dira. Atal bakoitzari dagokionez, doktorego programako Batzorde Akademikoak kasu bakoitzean lortutako azken nota hartuko du kontuan, nota hori atalaren balioaren % 50 izango da, eta atalaren gainerako % 50i koefiziente bat aplikatuko dio, egokitasunaren arabera: 1 oso egokia, 0,75 egokia, 0,5 nahikoa, 0 desegokia.2) Ikerketan esperientzia eta programaren arloarekiko erlazioa: artikuluak, patenteak, komunikazioak eta proiektuetan egindako parte hartzeak (% 15).3) Atzerriko hizkuntzak (% 10): Europako parametroen arabera baloratuko da hizkuntza: C2, % 10; C1, % 8; B2, % 5; B1, % 3; A2, % 2; eta A1, % 1. Hizkuntzaren arabera koefiziente bat aplikatuko da: ingelesa, 1; alemana eta frantsesa, 0,8; beste batzuk, 0,5.4) Lan-esperientzia eta programako arloarekiko erlazioa (% 10).Errekerimendu gehigarri gisa, doktorego programako irakasle batek sinatutako konpromiso bat aurkeztu beharko du hautagaiak, haren kasuan, doktorego tesia zuzentzeko konpromisoa hartuz, eta tesi horren gaia azalduz.Era berean, Batzorde Akademikoak elkarrizketa egin ahal izango die hautagaiei merezimenduak argitu eta baloratzeko.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.