Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
250
Deskribapena
Ikaskuntzako 6-8 aste igaro behar dira enpresetan eta ikerketako erakunde laguntzaileetan. Horien bidez, doktoregaiak ez du zertan bere ikerketa proiektu espezifikoa landu, ezta ikerlanari lotutako arlo bat ere; haatik, harrera erakundearen eguneroko jardueretan murgilduko da, eta IKT doktorego programa egin bitartean eskuratutako zeharkako trebetasunak eta gaitasunak praktikan jarri (entrenatu) eta hobetuko ditu. Hori dela eta, bigarren urtetik aurrera egitea gomendatzen dugu, behin ikerketa aurreratuta dagoela eta lana bilatzeko unea gerturatzen ari dela. Ez dira nahitaezkoak, eta ikastaro trinkoez gainera edo horien ordez egingo dira, baldin eta ikastaro osoek + praktikek (entrenamendua) guztira 8-10 asteko jardunaldien multzoa osatzen badute, gutxienez.
Emaitzak
Zeharkako prestakuntza horrek ez dauka lotura zuzena ikerketaren helburu zientifikoarekin, doktoregaiaren etorkizuneko laneratzea erraztuko duten zeharkako gaitasunak eskuratzearekin baizik.
Ebaluazio-sistemak
Aprobetxamendu maila zuzendariak ebaluatuko du, aintzat harturik doktoregaiak urteko aurrerapen txostenaren parte gisa entregatuko dion laburpen txostena, edo aintzat harturik doktoregaiak emandako saileko edota taldeko mintegi bat (praktikei buruzko doktoregaiaren iritzia eta balioespena laburtuko ditu, eta haren prestakuntza programarako lorpen interesgarrienak).
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
20
Deskribapena
Norberari egokitutako eta ikerketa jarduerarekin batera garatutako prestakuntza programa baten barruan eskaintzen dira. Banan-banan hautatzen dira doktoregai bakoitzarentzat, eta ITK doktorego programaren batzorde akademikoak onartzen ditu. Ikastaro trinkoak (tematikoak, orokorrak) UPV/EHUko hainbat ikertaldek eta elkartutako erakundeek ematen dituzte, espezializazio ikastaro edo uda ikastaro gisa. Ez dira IKT doktorego programarenak, baina IKTren zati gisa onartzen dira. Onar daitezke, halaber, beste erakunde edo herrialde batzuetan egindako ikastaroak. Nolanahi ere, doktoregaia eta bere zuzendaria ados jarrita hautatu behar dira ikastaroak; IKT doktorego programaren batzorde akademikoak onartu behar ditu; eta, doktoregaiaren konpromiso agirian zehaztu behar dira. Doktoregaiek, gutxienez, hiru ikastaro (3-5 egunekoa bakoitzak) egin behar dituzte, doktoregoko prestakuntzaldiaren 3 urteetan.
Emaitzak
Doktoregaiak bere ikerlanerako ezagutza eta trebetasun tekniko espezifikoak eskuratuko ditu, eta gaitasun orokorrak, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologiaren jakintza arloko beste alderdi batzuk interpretatzeko eta eztabaidatzeko. Doktoregaiaren lanaren alderdi zehatzak izan gabe, lagungarriak izango zaizkio bere prestakuntza osatzeko ikertzaile integral gisa eta IKT doktorego programak berezkoa duen zeharkako ikuspegia barneratzeko. Horrez gain, ahal den neurrian, ikastaroak egiteko mugikortasunerako laguntza ematen da, eta beste unibertsitate eta programa batzuetako doktoregaiak erakartzeko ikastaroak eskaintzen dira; horrela, IKT doktorego programaren helburuen zati garrantzitsua diren beste balio batzuk bultzatzen dira, hala nola interakzioa, integrazioa eta kulturartekotasuna.
Ebaluazio-sistemak
Ikastaro trinkoen aprobetxamendu maila zuzendariak ebaluatuko du, aintzat harturik doktoregaiak urteko aurrerapen txostenaren parte gisa entregatuko dion laburpen txostena, edo aintzat harturik doktoregaiak emandako saileko edota taldeko mintegi bat (ikastaroari buruzko doktoregaiaren iritzia eta balioespena laburtuko ditu, eta haren prestakuntza programarako lorpen interesgarrienak). Doktoregaiak onuraz parte hartzearen ziurtagiria aurkezten badu bertaratze ziurtagiria aurkeztu ordez, ez da beharrezkoa izango zuzendariaren txostena, eta ziurtagiriaren kopia bat erantsiko zaio urteko txostenari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
500
Deskribapena
Atzerriko ikergune edo unibertsitate batean, gutxienez, hiru hilabeteko egonaldia egitea, doktorego tesiaren ikerlanaren zati bat egiteko.
Emaitzak
Aukerakoa denez, ikaskuntzaren emaitzak kasu bakoitzaren araberakoak dira, gaitasun espezifikoak eskuratzeari dagokionez (adb: teknologia berriak ikastea, datuen trataera, etab.); dena den, guztietan indartzen dira zeharkako gaitasunak (kulturartekotasuna, atzerriko hizkuntzen erabilera, talde lana, ikerketa ibilbidea, etab.).
Ebaluazio-sistemak
Egonaldia aldez aurretik adostuta eta zuzendariaren oniritziarekin egingo da, eta harrera erakundeko prestakuntza programako arduradunaren idatzi bitartez akreditatuko da.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
8
Deskribapena
Urtean behin, tailer ireki bat egingo da, horretarako aukeratutako nazioarteko biltzarrean (adb.: PRIMO, SETAC, SICTA, INCYTA Workshop¿). Doktoregaiek, beren prestakuntzaldian, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologiako (IKT) tailer ireki horren bi ediziotan parte hartu behar dute, gutxienez. Tailer horietan, doktoregaiek beren ikerketari lotutako aurrerapenak, aukerak eta arazoak aurkeztuko dituzte. IKT doktorego programako irakasleek, beste zientzialari batzuek eta industriaren arloko ordezkari gonbidatuek eztabaiden moderatzaile eta gidari gisa lagunduko dute, eta IKTren arloko aurrerapen berriak eta punta-puntako gaiak aurkeztuko dituzte. Era berean, IKT doktorego programaren, bere doktoregaien eta ikerketa ildoen ikusgarritasuna areagotzeko, tailer horiek irekiak izango dira aukeratutako biltzar zientifikoan parte hartzen duten pertsona guztientzat; tartean egonda, jakintza arlo horretan diharduten ikertzaileak eta balizko enplegu emaileak.
Emaitzak
Doktoregaiak eragile nagusi gisa agertuko dira lehenengoz komunitate zientifikoaren aurrean. Emaitzak komunikatzen eta eztabaidatzen eskarmentua hartuko dute, eta harreman interesgarriak ezarriko dituzte, beren doktorego tesiaren ikerlana amaitzeari eta beren ikerketa ibilbidea bideratzeari begira.
Ebaluazio-sistemak
Workshoparen antolakuntza batzordeak IKT workshopak ebaluatuko ditu, eta Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia Doktorego Programaren Batzorde Akademikoari bidaliko dizkio ebaluazio inprimakiak, onartuak izateko. .