Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Contaminación y Toxicología Ambientales

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Sarrera profil gomendatua da UPV/EHUko "Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia" masterra edo antzeko eduki eta orientazioa duen bat gainditu duten ikasleena, arlo hauetako batean edo batzuetan jakintza eta gaitasun zehatzak bereganatu dituztenean:

-Analisi Kimikoak ingurumen intereseko matrizeetan

-Ziklo biogeokimikoak

-Biodisponibilitatea: kontzeptua eta indizeak

-Kutsatzaileen toxikotasun mekanismoak

-Biomarkagailu zelularrak eta molekularrak

-In vitro toxikotasun saiakuntzak

-Toxikogenomika

-Genotoxikotasuna eta mutagenizitatea

-Jarraipen programak

-Ingurumenaren osasunaren ebaluazio integrala

-Ingurumenaren kutsadurarekiko erresistentzia mekanismoak

-Toxikotasun saiakuntzak lurzoruetan eta uretan

-Bizi zikloaren saiakuntzak

-Modelizazioa

-Arriskuen ebaluazioa

-Bioerremediatzea

Erabilera hizkuntzei dagokienez, ikasleek gutxienez ingelesaren oinarrizko maila bat izatea gomendatzen da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 tarteko mailaren baliokidea.


 

XSLaren edukia

Urtarrilaren 28ko 99/2011 EDaren, doktorego irakaskuntza ofizialak arautzen dituenaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraiki, doktorego programak prestakuntza osagarri espezifikoak eskatzeko aukera izango du. Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologiako unibertsitate amster ofiziala egin ez duten hautagaiek prestakuntza osagarri gisa egin dezakete master horretako nahitaezko irakasgaia, "Ikerketa Ingurumen Kutsadura eta Toxikologian INCYTA" izenekoa. 4 kredituko aurrez aurreko irakasgai hau ingelesez ematen da eta zeharkakoa eta diziplina anitzekoa da.
Doktoregoan onartzea eskatzen duten hautagaiek Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia unibertsitate master ofizialeko titulua izan behar dute, eta master baliokideetako edo antzeko gaiak dituzten masterretako tituluak onar daitezke, indarrean den araudiak eskatutako kreditu kopurua (60 kreditu gutxienez) lortu badute. Doktoregaiek prozedura honi jarraitu beharko diote izena emateko:-Izena emateko formularioa bete eta jatorrizko sinadurarekin igorri-Lortutako gradu eta master tituluen kopiak igorri, kredituak egiaztatzeko dokumentuekin, kalifikazioekin eta egindako lanarekin (adibidez, kalifikazioen ziurtagiriak, tituluaren gehigarri europarra, etab.)-Curriculum vitae bat igorri -Motibazio pertsonaleko gutun bat igorri -Hautagaiaren ibilbidearen berri duen langile akademikoen bi gomendio gutun aurkeztu-Pasaportearen edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia igorri.Doktoregaia bere jatorriko masterraren kalitatearen arabera onartuko da, eta aurretiko ikasketetan lortutako emaitzen arabera, aurkeztutako espediente akademikoan jasotakoan oinarrituta. Espedienteaz gain, kontuan hartuko dira hautagaiaren motibazioa eta etorkizuneko bere karrera profesionalaren helburuak, baita curriculum vitaean eta bi gomendio gutunetan emandako beste edozein informazio osagarri ere.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.