Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Programan sartzeko ikasketa hauek burututa izatea gomendatzen da: Geologiako, Historiako eta/edo Biologiako graduak eta Kanpo Geologiako (estratigrafia, sedimentologia, paleontologia, geomorfologia), Geologiako Gai Orokorretako (geokimika, geofisika, geologia isotopikoa, teledetekzioa), Historiaurreko, Arkeologiako eta/edo Antropologiako masterrak.
Era berean, diziplinarteko gaietan oinarritzen diren unibertsitate masterren programetatik sartzea ere gomendatzen da: kuaternarioa, ingurumena, ingurumen aldaketa, giza eboluzioa eta/edo ondarea (arkeologikoa edo naturala). Ikasketa horiek guztiek doktorego programa hau garatzeko ezagutza eta gaitasun egokiak ematen dituzte.
Ama hizkuntza menderatzeaz gain, programara sartzean ikasleei B1en (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua) baliokide den ezagutza maila eskatuko zaie komunikazio zientifikoan ohikoa den Europako beste edozein hizkuntzatan (hobe ingelesa, baina baita frantsesa, alemana, italiera eta portugesa ere), bibliografia espezializatua erabiltzeko gai izan daitezen. Era berean, programa hau egin bitartean, gaitasun linguistikoak hobetzea gomendatzen da (B2 maila), ingelesean ahal izanez gero, doktoregoan lortutako emaitzak foro zientifikoetan ahoz eta idatziz komunikatu ahal izateko.
Sarrera profil osagarriek, programaren batzorde akademikoaren arabera, Geografia, Ingurumen Zientzia eta/edo Itsas Zientzietako ikasketak biltzen dituzte; izan ere, titulazio horietako hainbat ikerketa bide bat etor daitezke aurretik aipatutako irakaskuntzekin eta jarraipena izan dezakete doktorego programa honetan.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa