Breadcrumb

Título - Cuaternario

Kuaternarioa: Ingurugiro Aldaketak eta Giza Oinatzak Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Cuaternario

Kuaternarioa gure planetaren historia geologikoaren azken 2,6 milioi urteak hartzen dituen aroa da eta eskala ezberdinetan gertatutako oszilazio klimatiko sarri, azkar eta biziek bereizten dute. Ondorioz, lurraren gainazalak hainbat prozesu geologikoren eragina jasan du denboran, gaur egun ezagutzen dugun moduan modelatuz. Horrekin batera, Kuaternarioan gizakiok agertu ginen planetan, hainbat espezie biltzen dituen eboluzio eredu bakanari jarraituz, eta kultur aurrerapen itzela lortzeaz gain, ingurumenarekin elkarreragiten asmatu dugu, bertako garapenean eragile aktibo eta funtsezko pieza bihurtuta.

Kuaternarioaren ikasketak Lur eta Giza Zientzien adarrik gazteenetako eta dinamikoenetako bat dira. Bere hazkundea 5 arrazoitan azaltzen da nagusiki:

  • interes geoarkeologikoa duen erregistro sedimentarioaren kalitatea
  • aurrerapen metodologikoa landa lanetako eta laborategiko tekniketan
  • dataziorako hainbat metodoren garapena
  • ozeanoaren hondo sakoneko sekuentzia sedimentarioen ikerketa
  • gizarteak duen interesa, gure espezieak izan duen bilakaera eta aldaketa klimatikoek zein ingurumenekoek gure planetaren etorkizunean duten eragina ezagutzeko.

 

Doktorego honek ikerkuntza espezializatu, zeharkako eta diziplinartekoaren profila eskaintzen du, geologian, historiaurrean eta antropologian erabilitako teknika eta metodoak bertatik bertara ezagututa.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 2

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 15

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: alejandro.cearreta@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: cuaternario.doke@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Geoarkeologia, Sedimentu-erregistroa, Neotektonika eta Bulkanismoa
  • Geokronologia eta Erradioisotopoak
  • Geologiaren, Historiaurrearen eta Antropologiaren Adierazpen Grafikoak eta Musealizazioa
  • Ingurune Sedimentarioen Eboluzio Geomorfologikoa eta Ingurumen-Eboluzioa
  • Interes Geoarkeologikoa duten Aztarnategien Analisi Tafonomikoa
  • Ondare Arkeologiko, Geologiko eta Paleontologikoa
  • Paleoingurumeneko Adierazle Biologiko, Mineral eta Geokimikoak
  • Paleoklimako eta Paleoingurumeneko Multiproxy Berreraikuntzak
  • Teknologia eta Tipologia Litikoak eta Hezur-eta Zeramika-Tipologiak
Giza Eboluzioa
  • Auzitegiko Antropometria, Antropologia eta Patologia
  • Geologiaren, Historiaurrearen eta Antropologiaren Adierazpen Grafikoak eta Musealizazioa
  • Historiaurreko Populazioen Aniztasun Genetikoa eta Biologia Eskeletikoa
  • Interes Geoarkeologikoa duten Aztarnategien Analisi Tafonomikoa
  • Ondare Arkeologiko, Geologiko eta Paleontologikoa
Klima Aldaketa eta Ingurumenaren Eboluzioa
  • Ingurune Sedimentarioen Eboluzio Geomorfologikoa eta Ingurumen-Eboluzioa
  • Klima-Aldaketaren Pertzepzioa, Eragina, Egokitzapena eta Arintzea
  • Ondare Arkeologiko, Geologiko eta Paleontologikoa
  • Paleoingurumeneko Adierazle Biologiko, Mineral eta Geokimikoak
  • Paleoklimako eta Paleoingurumeneko Multiproxy Berreraikuntzak
Kultura Materiala, Sinbolismoa eta Ingurunearen Ustiapena
  • Baliabide Litikoak eta Biotikoak Historiaurrean
  • Geologiaren, Historiaurrearen eta Antropologiaren Adierazpen Grafikoak eta Musealizazioa
  • Historiaurreko Arkeologiaren arloko Ikerketaren Historiografia
  • Ondare Arkeologiko, Geologiko eta Paleontologikoa
  • Paleoingurumeneko Adierazle Biologiko, Mineral eta Geokimikoak
  • Teknologia eta Tipologia Litikoak eta Hezur-eta Zeramika-Tipologiak