Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

45

Deskribapena

Helburua da doktoregoko ikasleak batzar zientifikoetan parte hartzen hastea, beren ikerketen emaitzak komunitate zientifikoaren aurrean aurkezten, bai komunikazio idatzien bidez (posterrak) bai ahozko komunikazio laburren bidez, RSEQren biurteko bileretan edo Talde Espezializatuen bileretan egin ohi den moduan. Gainera, ikasleek jardunaldi eta bilera zientifikoetan parte hartuko dute; besteak beste, doktorego programa honetako ildoen ikerketa gaiei buruzko workshopetan, UPV/EHUko Kimika Organikoa, Sintesia eta Katalisia Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak (UFI QOSYC) antolatuak. Unitate horretan, antzeko ezaugarriak dituzten unibertsitate honetako ikerketa talde guztiak daude.

Emaitzak

Era honetako jarduera zientifikoetan parte hartuz (1-2 jarduera urtean), doktoregaiek beren lan eremuko ezagutzak eguneratuko dituzte, eta harremanetan jarriko dira eta iritziak trukatuko dituzte arlo bereko beste ikertzaile batzuekin. Ikerketa emaitzen hedapenaren ikaskuntza praktikoa eta zeharkako gaitasunen garapena (hala nola ahozko eta idatzizko komunikazioa) jarduera honen emaitza dira.

Ebaluazio-sistemak

Jarduera hau hautazkoa da. Behin batzarrean/jardunaldian izena emanda, nahitaezkoa izango da saioetara joatea eta parte hartzea, eta doktoregaiaren tutore/zuzendariek kontrolatuko dute hori. Gainera, ahozko eta idatzizko komunikazioen aurkezpena baloratuko dute ere.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

480

Deskribapena

Doktorego aurreko egonaldi laburrak egitea izen handiko nazioarteko ikerguneetan, doktorego tesiaren azken bi urteetako batean, ikerketa arloko prestakuntza osatzeko helburuarekin. Xedea doktoregaien mugikortasuna bultzatzea da, doktorego tesiaren proiektuaren garapenerako interesa izango duten egonaldien bitartez. Egonaldien helburuak dira teknika berriak ikastea eta instalazio eta jarduera zientifikoetan parte hartzea, prestakuntzan dagoen ikertzailearen tesi proiektuaren testuinguruan, doktoregaiaren prestakuntza zientifikoa eta teknikoa indartzeko. Gainera, egonaldi laburragoak ere antolatuko dira (1-4 astekoak), beste ikergune batzuetan, doktoregaiak bere doktorego tesi proiektuarekin lotutako ikerketa ildoetan dituen ezagutzetan sakontzeko eta esperientzia irabazteko. UPV/EHUren kasuan, jarduera hau UFI QOSYC unitatearen bidez finantzatuko da (www.ehu.es/qosyc).

Emaitzak

Doktoregaiek, beren prestakuntza zientifikoa osatzeko, hainbat teknika esperimental ikasi eta horietan sakonduko dute. Esperientzia honi esker, beste unibertsitate sistema batzuk ezagutuko dituzte, eta, atzerriko izen handiko ikertzaileekin harremanetan jartzeaz gainera, Nazioarteko Aipamena lortu ahal izango dute beren doktoregoan.

Ebaluazio-sistemak

Jarduera hau hautazkoa da, eta ikasleak dagozkion baimenak lortu beharko ditu: tesi zuzendariarena, doktorego tesia egiten ari den unibertsitatearena eta beka eman dion erakundearena. Egonaldiaren ondoren, prestakuntzan dagoen ikertzaileak honako hauek aurkeztuko ditu: - Eginiko lanaren txostena, lortutako emaitzak bildu eta egonaldia egin den zentroko laneko zuzendariaren onespena jasoko duena. - Harrera zentroaren lege ordezkaritza duen pertsonak emandako egonaldi ziurtagiria, egonaldiaren hasiera eta amaiera datak jasoko dituena, eta harrera zentroko talde zientifikoaren arduradunaren oniritzia izango duena.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

30

Deskribapena

Erakunde parte-hartzaileek antolatutako hitzaldiak eta mintegiak, bi ordukoa bakoitza, ikasturte bakoitzaren bigarren seihilekoan, sintesi kimikoaren alorrean prestakuntza espezifikoa osatzeko helburuarekin. Mintegiak gaztelaniaz eta ingelesez egingo badira ere, ingelesa izango da nagusi, truke akademikoko hizkuntza modura. Hitzaldiak eta mintegiak Kimika Sintetikoaren arloan gaurkotasuna duten gaiei buruzkoak izango dira, eta estatuko eta atzerriko adituek eskainiko dituzte, egitasmoan parte hartzen duten entitateetan. Edukia urtero aldatzen da, doktoregai guztiek parte hartzeko modua izan dezaten, eta beren prestakuntza akademikoa osatuz jarrai dezaten.

Emaitzak

Doktoregaiek Kimika Sintetikoari buruzko prestakuntza zientifiko aurreratua jasoko dute, estatuko eta atzerriko izen handiko ikertzaileekin harremanetan. Esperientziak jakintza berriak eman behar dizkie, egunean egoteko, doktorego tesiaren gaian ez ezik, baita Sintesi Kimikaren esparruan ere. Hori lagungarri izango zaie etorkizunean beren ibilbide profesionala garatzeko, unibertsitatearen barnean eta unibertsitatetik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Mintegira joatea nahitaezkoa izango da, eta bertaratzea kontrolatuko da, hortaz. Doktoregai bakoitzaren tutoreak hitzaldi eta mintegietako parte-hartze aktiboa baloratuko du.

Oferta Anual Actividades - Comun