Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Química Sintética e Industrial

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Programa honetan sartzeko eskatutako sarrera profila jarraian adierazi da:

  • Kimikaren arloa ondo menderatzea maila aurreratuan: azken teoria, interpretazio, metodo eta tekniken berri izatea.
  • Diziplina gisa Kimikaren eta antzeko diziplina anitzeko arloetan teoriako eta praktikako azken aurrerapenak jarraitzeko eta kritikoki interpretatzeko gaitasuna.
  • Laborategiko esperimentuetan lortutako datuak analizatzeko, eztabaidatzeko eta ondorioak ateratzeko gaitasuna, horiek teoria egokiekin erlazionatuz eta lehen mailako iturri bibliografikoak erabiliz.
  • Kimikako gai bat edo zientzia tradizionaletako edo gorabidekoetako antzeko beste bat modu autonomoan aztertzeko eta ikasteko trebetasunak.
  • Originaltasuna eta sormena erakustea Kimikaren eta antzeko diziplinen maneiuarekin.
  • Gaitasunak, trebetasunak eta abileziak izatea doktoregoko ikerketa ildoetako batean lanean hasteko.
  • Ingeles maila B1

XSLaren edukia

Ez dira beharrezkoak.
Batzorde Akademikoak hautagaiaren aurretiko prestakuntza akademikoa ebaluatuko du, hura sarrera profilera egokitzen dela egiaztatuta, onarpenerako irizpideetan ezarritakoari jarraituz:1. Masterrean egindako prestakuntzaren egokitzea: 40 puntuEgindako prestakuntza programa baloratuko da. Sintesi kimikoaren maila aurreratuko alderdi teoriko eta praktikoetako prestakuntza eta egitura zehazteko teknikak baloratuko dira.2. Graduko (edo lizentziaturako) eta masterreko espediente akademikoa: 25 puntuGraduko titulazioaren espedientea (15 puntu) eta masterrekoa (10 puntu) baloratuko dira.3. Prestakuntza osagarria Kimikaren esparruan: 10 puntuKimika esparruko ikastaroak egitea baloratuko da, bereziki sintesiaren esparruan, unibertsitate edo ikerguneetan egindakoak. Halaber, aurretiko ikertzaile esperientzia baloratuko da, enpresetako praktikak egitea, lankidetzak unibertsitate ikerketako laborategietan, etab.4. Teknika instrumentalen maneiua Kimikaren esparruan: 10 puntuTeknika instrumentalen ezagutza eta maneiua baloratuko da, hala nola RMN espektroskopia, masa espektroskopia, teknika kromatografikoak, erreaktibo kimikoen maneiua, etab.5. Argitalpen eta komunikazio zientifikoak: 10 puntuKimikaren esparruan indexatutako aldizkarietan artikuluak argitaratzea baloratuko da, baita kongresuetarako komunikazioak ere.6. Bestelako merituak: 5 puntuHizkuntzak jakitea baloratuko da (ingelesa, gutxienez B1 maila), kimikan erabiltzeko softwarea maneiatzea, edo bestelako prestakuntza.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.