Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Química Aplicada

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa zuzenduta dago batik bat Kimikan, Ingeniaritza Kimikoan, Fisikan, Materialen Zientzian edo antzeko arloetan gradu bat eta arlo horietan eduki esperimental handiko 60 ECTSko masterrak egin dituztenei.

 

XSLaren edukia

Programa honek ez du ezartzen prestakuntza osagarri espezifikorik.
% 50 espediente akademikoa eta % 50 hautagaiaren titulazioen egokitzea.Balorazio irizpideak honela aplikatuko dira:Titulazioak % 50: lizentziatura/ingeniaritza/gradua % 25 eta masterrak % 25. Titulazioa Kimikan, titulazioa Ingeniaritza Kimikoan eta titulazioa Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak masterrean, 50 puntu (puntuazio gorena); titulazioa Fisikan, Materialen Zientzian edo antzeko zientzietan, 35 puntu; masterra Kimikan, 45 puntu; masterra Ingeniaritza Kimikoan, 45 puntu; masterra Materialen Zientzian, 35 puntu; masterra Fisikan, 30 puntu.Espediente akademikoa % 50: titulazioa Kimikan, titulazioa Ingeniaritza Kimikoan eta titulazioa Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak masterrean, 50 puntu (puntuazio gorena); titulazioa Fisikan, Materialen Zientzian edo antzeko zientzietan, 35 puntu; masterra Kimikan, 45 puntu; masterra Ingeniaritza Kimikoan, 45 puntu; masterra Materialen Zientzian, 35 puntu; masterra Fisikan, 30 puntu.Ingelesaren ezagutza baloratuko da, aurreko irizpideak aplikatzean izan daitezkeen berdinketak desegiteko. Hala ere berdinketak badaude, elkarrizketa pertsonalak egitea planteatu da.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.