Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

80

Deskribapena

Doktorego programan sartu eta lehenengo urtean, doktoregaiek "Zeharkako Prestakuntza Ikastaroa" egin ahal izango dute, EDUCek antolatua. Ikastaro trinko hau gaztelaniaz ematen da, eta 2 aste irauten du. Ikastaroaren programa zehatza EDUCen helbide honetan kontsulta daiteke:Http://www.unican.es/centros/escuela-de-doctorado/actividades-transversales/

Emaitzak

Planteatutako helburuak hauek dira: 1. Doktoregoaren egoera aztertzea, EUEren esparru berrian. 2. Zientziaren alderdi etikoak lantzea. 3. Zientzia ahoz edo idatziz komunikatzeko moduak erakustea, hedabide espezializatuetako argitalpenetatik hasita publiko osoarentzako zientzia dibulgazioraino. 4. Lan zientifiko baten kostuei aurre egiteko finantzaketa lortzeko moduak azaltzea, lehia bidezko laguntza ofizialetatik hasita enpresekiko hitzarmenetara. 5. Zientzia aurkikuntza bat (patente) babesteko aukerak lantzea, etorkizunean industrian aplikatzeko. 6. Ikerketa aztertzea, enpresaren ikuspegitik. 7. Zientzia arlo guztietako doktoregaiak elkartzeko gune bat ezartzea, diziplina artean sor daitezkeen elkarrekintzei begira. 8. Zeharkako prestakuntzarako oinarrizko eredu bat zehaztea, etorkizuneko doktorego programa ofizialetarako.

Ebaluazio-sistemak

1. Prestakuntza saio guztietara joatea banaka kontrolatuko da. 2. Egoki iritziz gero, ikasleak jardueretan izan duen errendimendua ere ebaluatuko da, azterketa baten bidez (gai jakin batzuei buruzko azalpenak edo erantzun bat baino gehiago dituzten galderez osatutako ebaluazioa) edo lan bat aurkeztuta (prestakuntza jardueraren zuzendariak lan horri buruzko argibide zehatzak emango dizkio ikasleari). 3. Kontrol horiek guztiak doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tesi zuzendariak eta tutoreak berrikusiko dute, aldian behin, eta programaren batzorde akademikoak ebaluatuko du.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

480

Deskribapena

Ingurumen Ingeniaritzako doktorego programak bere ikasleen egonaldiak bultzatuko ditu estatuko edo atzerriko ikergune garrantzitsuetan, hiru hilabetekoak gutxienez.

Emaitzak

Hala, doktorego programaren ikasleen mugikortasuna egin da, besteak beste, CONSOLIDER bezalako proiektu nazionalen, europar proiektuen eta COST ekintzen bidez.

Ebaluazio-sistemak

Jardueraren gaineko kontrola egiteko, kontuan hartuko dira doktoregaiaren txostenak eta harrera ikergunearen egonaldiko tutore arduradunak egindakoak.

Oferta Anual Actividades - Comun