Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

BARONA FERNANDEZ, MARIA ASTRID

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: BARONA FERNANDEZ, MARIA ASTRID
Bokala: GARCIA FERNANDEZ, JOSE ANTONIO
Bokala: GOMEZ NAVAZO, MARIA CARMEN

Baliabide materialak

Programa honetako irakaskuntzan aritutako eskolek (Bilboko Ingeniaritzako GET eta Santanderreko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien GET), Ingurumen Ingeniaritza unibertsitate arteko doktorego programaren irakaskuntzan hartutako esperientzia oinarri hartuta, bermatzen dituzten ikasgela eta lan eremuak aurreikusten diren ikastaldeen tamainari egokituta.Premia hauei aurre egin ahal izateko, Bilboko IGET-k 38 ikasgela dauzka irakaskuntzarako 40 eta 150 bitarteko ikasleen edukiera dutenak, horietan guztietan pantaila, bideo kanoia eta konputagailua eta 7 ikasgela berezi mintegietarako. Halaber, Bilboko IGET-k erabilera libreko 3 ikasgela informatiko dauzka (33, 38 eta 55 postutakoak) eta 9 ikasgela informatiko irakaskuntzan baliatzeko (17 eta 40 postu bitartekoak), guztiek bide-kanoia dutela. Bere aldetik, Santanderreko ETSICC-k 18 ikasgela dauzka irakaskuntzarako 40 eta 200 bitarteko ikasleen edukiera dutenak, horietan guztietan pantaila, bideo kanoia eta konputagailua eta 7 ikasgela berezi mintegietarako. Halaber, ETSICCP-k erabilera libreko 3 ikasgela informatiko dauzka eta 4 ikasgela informatiko irakaskuntzan baliatzeko, guztiek bide-kanoia dutela.
Ingurumen Ingeniaritza unibertsitate arteko doktorego programaren irakaskuntzan hartutako esperientziak bermatzen du Bilboko Ingeniaritzako GET eta Santanderreko ETSICCP ikastegiek dituzten laborategi eta ekipamendu zientifikoa bat datozela eta egokiak direla aurreikusten diren ikastaldeen tamainari egokituta.Doktoregaien heziketa helburu, sailek, egun, zein bere unibertsitateek irakaskuntza eta ikerkuntzarako dituzten azpiegitura orokorrak baliatzen ahal dituzte, tartean direla irakaskuntzarako laborategiak, kalkulu guneak eta bideo-hitzaldietarako ikasgelak, gehituta ikertaldeen ikerkuntza azpiegiturak, nabarmenduz, besteak beste:Kantabriako unibertsitatearen Uraren Zientziak eta Teknikak eta Ingurumena sailean:Irakaskuntza laborategiak.Santanderreko ETSICCP-n kokatutako laborategia, 20 lanpostu eta ezarritako ingurumen ingeniaritzarako laborategiko praktikei dagozkien lan bankuak dituena.Ur eta hondar uren laborategia.Laborategi hau (ISO 9001 arauak kreditatua) oinarrizko unitatea da ur naturalak, hondar uren jarioak eta tratamendu prozesuak ezaugarritzeko.Hondakinen laborategia.Laborategi honek laginak hartzeko bitarteko egokiak ditu hiri eta baserriko aurkezpen puntuan nola isuri edo ebakuatzeko gunean.Planta pilotuen laborategia.Laborategiak laborategien planta pilotuak eraikitzeko tailerra du eta 10 prototipo hartzeko edukiera duen laborategi finkoa, behar den azpiegiturarekin, bai eta lehengo esperientzietatik datozen planta asko eta gela termostatizatuak eta argi erradiazioaren kontrolaz ere.Teknika instrumentalen laborategia.Laborategian lagin gaseoso, likido eta solidoak neurtzeko askotariko ekipamendu ugaria dago.Ekologia laborategia.Ur eta jalkin edo sedimentuen laginak hartu eta analisia egiteko ekipamendu espezifikoa du, mikrobiologiarekin hertsiki erlazionaturik.Ingurumen modelizaziorako laborategia.Bide ingeniaritzaren GET-ko ikasgela informatikoak eskolak emateko ere baliatu ahal direlarik, bada areto espezifiko bat master eta doktoregoko ikasleentzako 10 lanpostu dituena internetera konektatuta.Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailean:Irakaskuntza laborategiak.Hiru dira erabiltzen diren laborategiak (135, 145 eta 180 m2, laborategi bakoitzean 20 posturekin), Ingeniaritza Kimika eta Ingurumen Ingeniaritzako graduko titulazioetan irakaskuntza ematen delarik bertan, arauzko irakaskuntza praktiketan erabiltzen diren planta pilotuak eta materiala izanik.Erregai eta hondakinak ezaugarritzeko laborategia.Erregaiak eta hondakin likido eta solidoak ezaugarritzeko behar den ekipamendua du.Konposatu organiko lurrunkor eta toxikoak neurtzeko laborategia.Izan beharreko ekipamendua duelarik, konposatu organiko lurrunkor, oxigenatu eta toxikoen ingurumeneko kontzentrazio maila neurtzeko baliatzen den laborategia dugu, modu automatikoan jardun dezakeena denbora tarte luzeetan.Lagin gaseoso eta likidoen analisi kimikorako laborategia.Gas eta partikulen eta laborategiko analisirako lagin sistemen multzo konplexua duen laborategia.Poluitzaile atmosferikoen dispertsioa neurtzeko laborategia.Zundaketarako, dispertsiorako eta gandorrak gain-jasotzeko ekipamendua duen laborategia.Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAP) neurtzeko laborategia, fluoreszentzia espektroskopiaren bidez eta urruneko neurtze ekipoen bidez.Ingurumen laginetan HAPak neurtzeko erabilitako espektrofluorimetroa duen laborategia da, bai eta zenbait espektrofotometro ere, poluitzaileen urruneko neurketa egiteko behar den erradiazio espektrala neurtzeko.Modelizazio meteorologiko eta poluitzaileen dispertsiorako laborategia.Goi errendimenduko kalkulurako sistema propioa ere badago.
Gure doktoregoko ikasleek ikasleentzako eta ikerkuntzarako biblioteka eta instalazioak erabiltzeko eskubidea dute oso osoan, bai eta bi ikastegietan erabilgarri diren tresnak eta datu base elektroniko guztiak ere, bi unibertsitateetako zuzenbide osoko ikasle izanik.Gainera, ikertaldeetako kide ere izanik, bermatzen zaie talde hauen dokumentazio eta bitartekoak baliatzeko aukera.Parte hartzen duten ikastegietako bibliotekak etengabean mantentzen dira eguneraturik, ingurumen ingeniaritzaren arloan, doktorego programako irakasleek erositako liburuak, aldizkako argitalpenak eta bestelako materialak bitarte.Bilboko IGETko biblioteka.Bilboko IGETeko biblioteka UPV/EHUren unibertsitate bibliotekaren parte da eta bi areto ditu, sarrera librekoak, eta gordailu itxia. Eskolako irakasle, ikasle eta ikertzaileen zereginetarako euskarri izatea du xede. Bibliotekan bilduta daude funts bibliografiko, dokumental eta ikus-entzunezko guztiak, edozein dela ere kokapena eta jatorria.Bilboko IGETeko bibliotekak 40.000 liburuki eta hainbat material berezi eta aldizkako argitalpen dauzka Liburuak zuzenean aurkitu ahal dira apalategietan edo, aldez aurretik, automatizatutako katalogoan bilaturik, internetera konektaturiko edozein ordenagailutatik (UPV/EHUren ikastegi guztien funts bibliografikoak agertzen dira). Era honetara, sarrera eta eskari zuzena egiteko aukera gauzatzen da UPV/EHUn diren biblioteka guztien katalogo osoan.Bibliotekak erabiltzaileak prestatzeko ikastaroak antolatzen ditu ikasle eta irakasleei eskainita, bertako zerbitzuen funtzionamenduaz eta informazio iturriak erabiltzeko moduez, hala nola erreferentziazko bilduma, katalogoak, datu baseak eta abar.Santanderreko ETSICCP-eko biblioteka.Santanderreko ETSICCP-eko biblioteka Kantabriako unibertsitatearen unibertsitate bibliotekaren parte da eta sarrera libreko lau areto dauzka (monografiak, erreferentziak, aldizkariak eta oinarrizko), horietan guztietan postuak egonda. Eskolako irakasle, ikasle eta ikertzaileen zereginetarako euskarri izatea du xede. Bibliotekan bilduta daude funts bibliografiko, dokumental eta ikus-entzunezko guztiak, edozein dela ere kokapena eta jatorria. Bibliotekari atxikita, ikastegiko ikaste aretoa dago, eskolako ikasleentzat ordutegi jarraituan zabalik.Santanderreko ETSICCPeko bibliotekak milaka liburuki eta hainbat material berezi eta aldizkako argitalpen dauzka. Liburuak zuzenean aurkitu ahal dira apalategietan edo, aldez aurretik, automatizatutako katalogoan bilaturik, internetera konektaturiko edozein ordenagailutatik (UCren ikastegi guztien funts bibliografikoak agertzen dira). Era honetara, sarrera eta eskari zuzena egiteko aukera gauzatzen da UCn diren biblioteka guztien katalogo osoan.Bibliotekak erabiltzaileak prestatzeko ikastaroak antolatzen ditu ikasle eta irakasleei eskainita, bertako zerbitzuen funtzionamenduaz eta informazio iturriak erabiltzeko moduez, hala nola erreferentziazko bilduma, katalogoak, datu baseak eta abar.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Ecole Nationale du Genie de l'Eau et de l'Environment de Strasbourg
  • Fundación Euskoiker
  • Pontificia Universidad Católica de Valparaiso
  • Tecnalia
  • UNIVERSITA DEGLI STUDI DI PADOVA
  • Université de Pau et des Pays de l'Adour

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • AQUALIA
  • Bartzelonako Unibertsitatea
  • CEPSA, Gestión de Residuos, S.A.
  • Cadizko Unibertsitatea
  • Centre D'Estudis Avançats de Blanes, CSIC
  • Centro de Estudios Ambientales del Mediterraneo
  • Centro de Estudios e Investigaciones Técnicas de Gipuzkoa CEIT
  • Coruñako Unibertsitatea
  • Empresa Mixta de Aguas de Santa Cruz de Tenerife, S. A.
  • Euskal Meteorologia Agentzia
  • FULCRUM
  • Gironako Unibertsitatea
  • Gobierno Vasco-Consejería de Medio Ambiente, Agricultura y Pesca
  • Granadako Unibertsitatea
  • HIERROS Y METALES TIRSO, S.A.
  • Ingeniería del Norte
  • Instituto Pirenaico de Ecología, CSIC
  • Instituto Tecnológico de Costa Rica
  • Instituto de Diagnóstico Ambiental y Estudios del Agua (CSIC)
  • Kantabriako Unibertsitatea
  • LAPAT ZABORTEGIA, S.A.
  • Labein - Tecnalia
  • Murtziako Unibertsitatea
  • NAVARRA DE INFRAESTRUCTURAS LOCALES
  • OXITAL ESPAÑA, S.L.
  • Pontificia Universidad Católica de Valparaiso
  • Salamancako Unibertsitatea
  • Santiagoko Unibertsitatea
  • TEXTIL SANTANDERINA
  • UNIVERSIDAD DE BERNA
  • UNIVERSIDAD DE GUANAJUATO
  • Universidad Autónoma de Baja California
  • Universidad Federal de Minas Gerais
  • Universidad Federal de Paraiba (Brasil)
  • Universidad Federál de Paraná
  • Universidad Michoacana de San Nicolás de Hidalgo (U.M.S.N.H.)
  • Universidad Nacional de Colombia, Sede Medellin
  • Universidad Nacional de Cuyo
  • Universidad de Delft
  • Universidad de Los Andes
  • Universidad de Magallanes
  • Universidad del Norte (Colombia)
  • Universidade Federal de Pernambuco
  • University of Central Florida
  • Università degli studi di Cagliari
  • Valentziako Estudi General Unibertsitatea
  • Valladolideko Unibertsitatea
  • Wageningen University
  • universidad de carabobo