Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Agrobiología Ambiental

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Ingurugiroaren Agrobiologiako doktorego programan sartzeko profil gomendatua da gaitasun pertsonal hauek egiaztatzen dituzten ikasleei dagokiena:

- Badituela ezaguerak funtzionamenduari (landareen metabolismoari eta fisiologiari) eta agrosistemari buruz;

- Badituela gaitasunak landako eta laborategiko esperimentuak diseinatzeko lortutako datuen analisia egiteko, eta proiektuak zuzentzeko gaitasuna.

Gaitasun horiek lotuta daude lizentziatura edo gradu hauei: Agronomia eta Basozaintzako Ingeniaritza, Biologia, Bioteknologia, Ingurugiroaren Zientziak eta horiekin lotutako beste titulu batzuk eta arlo horiek aurreikusten dituzten masterrak.

Erabilera hizkuntzak Autonomia Erkidegoetako ofizialak izango dira, eta ingelesa. Eskatutako maila B2ren baliokidea izango da, eta beharrezkoa da bibliografia zientifikoa ondo ulertzea.

XSLaren edukia

Doktorego irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 EDaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, Doktoreko Programak prestakuntza osagarri berariazkoak eska ditzakete.Doktorego programak ez du ezartzen heziketa osagarri espezifikorik. Pentsatzen da Unibertsitate arteko Batzorde Akademikoak aukeratutako ikasleek gaitasun osoa daukatela programaren barruan ikertzaile prestakuntza hartzeko, eta hori berme da programan zehaztutako gaitasunak lortzeko.
1. Masterrean egindako prestakuntzaren egokitzea: 40 puntu. 2. Graduko (edo lizentziaturako) eta masterreko espediente akademikoa: 25 puntu. Graduko espediente akademikoa (15 puntu) eta masterrekoa (10 puntu) baloratuko dira. 3. Prestakuntza osagarria Agrobiologiaren esparruan: 10 puntu. Unibertsitate edo ikerguneetan Biologiaren, Biokimikaren eta Agronomiaren esparruetan egindako ikastaroak baloratuko dira. Halaber, aurretiko esperientzia baloratuko da, enpresetako praktikak egitea, lankidetzak unibertsitateko ikerketa laborategietan, etab.4. Tekniken maneiu osagarria Agrobiologiaren esparruan: 10 puntu. Teknika instrumentalen ezagutza eta maneiua baloratuko da Biokimikaren, Fisiologiaren, Ekologiaren eta Agronomiaren eremuetan. 5. Argitalpen eta komunikazio zientifikoak: 10 puntu. Landareen Fisiologiaren, Ekologiaren eta Agronomiaren esparruko aldizkari indexatuetako argitalpenak baloratuko dira. 6. Bestelako merituak: 5 puntu. Eskatutakoa baino hizkuntza maila handiagoa, estatistika aplikazioen maneiua, etab. baloratuko dira.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.