Breadcrumb

Título - Agrobiología Ambiental

Ingurugiroaren Agrobiologia Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Agrobiología Ambiental

Ingurugiroaren Agrobiologia doktoregoa unibertsitate arteko (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa) doktorego bat da, NEIKER-Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Euskal Institutuarekin lankidetzan. Tradizio finkatua duen programa honek diziplina anitzeko eran ematen dio erantzuna I+G+Bari lurzoru-mikroorganismo-landare-klima elkarrekintza eremuan, bai ekosistema naturaletan, bai nekazaritza eta basozaintza sistemetan.

Doktorego programa honen funtsezko helburua da doktorego prestakuntza sendo bat eskaintzea Agronomian, Fisiologian, Bioteknologian eta landareen Biologia Molekularrean, haien ingurumenarekiko perspektiba integratzaile batekin. Ildo horretan, lurzoruaren babesa/deskontaminatzeak, ekosistema zerbitzuek eta faktore klimatikoek (arreta berezia jarrita klima aldaketa globalean) ardura berezia dute. Doktoregoa amaitzen dutenek gaitasuna izango dute ikertaldeetan parte hartzeko eta ingurumen, nekazaritza eta basozaintza sektoreko ikergune eta enpresetan proiektuen buru izateko.

Nazioarteko lankidetzek eta sektoreko enpresekin egindako hitzarmenek programa honetan doktore titulua lortzen dutenen etorkizun profesionala errazten dute.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 12

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: maite.lacuesta@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: agrobiologiaambiental.doke@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Estres abiotikoak landareetan
  • Erremediatzeko fitoteknologiak.
  • Lurraren kutsaduraren aurrean bioadierazleak ebaluatzeko metodologia berriak.
  • Oxidazio-estresa eta polifenolak
Nekazaritza eta Ingurumena
  • Karbonoa/nitrogenoa elkarreragina. Laboreen errendimendua eta hobekuntza.
  • Nekazaritzako jarduerak ingurumenean duen eragina
  • Nitrogenoaren asimilazioa eta metabolismoa
Nekazaritza eta klima-aldaketa
  • Basoen kudeaketa iraunkorra
  • Hidrologia eta klima-aldaketa
  • Landare-fisiologia, klima-aldaketaren aurrean
Nitrogenoaren eta herbiziden finkapenaren biologia
  • Herbizidak eta aminoazidoen biosintesia
  • Karbonoaren eta nitrogenoaren metabolismoa egoera sinbiotikoetan
  • Nitrogenoaren finkapen sinbiotikoa