Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
75
Deskribapena
Mintegiak aldian behin egiten dira ikertaldearen barnean. Aldez aurretik, tesiaren gaiarekin zerikusia duen artikulu bat hautatzen da, nahikoa denborarekin, taldeko kide guztiek irakur dezaten. Mintegian, doktoregaiak artikuluaren edukia azaltzen du, labur (helburuak, erabilitako metodologia eta ateratako ondorioak). Saioan zehar, esperimentazioa, emaitzak eta azken ondorioak aztertzen dira kritikoki. Aukeratutako artikuluek izaera metodologikoa izan dezakete, eta ikerketarekin lotura duten alderdiak eztabaidatzen dira. Mintegiak programak barne hartzen duen prestakuntzaldi osoan zehar egiten dira (3 urte denbora osoz eta 5 urte denbora partzialez). Saio bakoitzak 1,5 h irauten du, eta 3 astetik behin egiten da, gutxi gorabehera. Prestakuntzan dauden denbora osoko ikertzaileek 4 lan inguru aurkezten dituzte urtean. Aldiz, prestakuntzan dauden denbora partzialeko ikertzaileei % 50eko murrizketa ezartzen zaie bertaratzean (2 lan aurkezten dituzte urtean).
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza gisa, prestatzen ari den ikertzaileak estrategiak bereganatuko ditu artikuluak idazteko, bere ikerketen emaitzak aztertzeko eta horiek testuinguruan kokatzeko.
Ebaluazio-sistemak
Tesi zuzendariak, beti mintegietan parte hartzen duenak, kontrolatuko du doktoregaiak horietara joaten diren ala ez. Eta prestatzen ari den ikertzaileak bertan izandako parte-hartzea balioetsiko du. Txosten bat egingo du, eta jasota geratuko da doktoregaiaren jardueren dokumentuan, Programaren Batzorde Akademikoak urtero berrikusiko duen horretan.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
20
Deskribapena
Ikerketa Zerbitzu Orokorrek 20 eta 40 orduko Espezializazio Ikastaroak ematen dituzte, eta prestakuntzan dauden ikertzaileak dira hartzaile nagusiak. Prestakuntza ikastaro hauetan sartzen dira: - Animaliekin ikerketa prozedurak burutzen dituzten pertsonentzako prestakuntza ikastaroa (B kategoria). - ADN sekuentziazioa. - Adierazpen genikoko analisia denbora errealean eginiko PCR bidez (edo Q-RT-PCR). - Proteomikaren sarrera: identifikazioa, kuantifikazioa eta itzulpen ondoko aldaketak. - ADN sekuentziazioa eta genotipatua: markatzaileak, aplikazioak, metodologiak eta datu analisia. - Mikroskopia fokukidearen, mikroskopia elektronikoaren eta fluxu zitometriaren oinarriak eta aplikazioak biomedikuntzan.
Emaitzak
Ikaskuntzak inplikatzen du eskuratutako ezagutza eta teknologia zuzenean aplikatzea, ikerketa jardueretan eta esperimentazioan.
Ebaluazio-sistemak
Ikastaroan izena eman eta onartua izan ondoren, bertaratzea nahitaezkoa da. Ikastaro hauek prestakuntza ebaluatzeko sistema propioa dute (parte-hartzearen banakako kontrola, eskoletan parte-hartzea, ebaluazioak, baita prestatzen ari den ikertzailearen ekipamenduaren erabilera praktiko gainbegiratua ere). Gero, hala behar izanez gero, dagokion diploma igortzen da. Kontrol horiek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren barruan sartuko dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du, urtero.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
40
Deskribapena
Batzar zientifikoan parte hartzeak honako hauek barne hartzen ditu: komunikazio bat lantzea, laburpen modura (edo abstract), eginiko saiakuntzaren emaitzetatik abiatuta; poster bat egitea; batzarrera joatea, posterraren edukiak aurkeztu, azaldu edo defendatzeko; eta beste ikergune batzuetako ikertzaileekiko elkarrekintza. Arazo/hurbilpen metodologikoak eta diseinu esperimentalak trukatuko dira, horretarako ingurune egoki batean.
Emaitzak
Jarduera honek: - Erraztasunak ematen ditu bibliografia bilatzeko eta laburbiltzeko, eta doktoregaiak doktorego tesia prestatzeko eta defendatzeko beharko duen ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzeko. - Ezagutza eskuratzea ahalbidetzen du, tesiaren helburu zientifikoak garatu ahal izateko. - Doktoregaiari ahalbidetzen dio, itzuleran, doktorego tesia egiten ari den laborategian metodologiak eta teknikak aplikatzea.
Ebaluazio-sistemak
Laburpena eta posterra prestatzeko lanak tesiaren zuzendariak gainbegiratuko ditu. Biltzarraren antolakuntzak zehaztutako ebaluazio batzorde batek, hala behar izanez gero, komunikazioa onartu, eta hura biltzarrean aurkezteko modua hautatuko du. Ekitaldian izandako parte-hartzea antolakuntza batzordeak igorritako ziurtagirian egiaztatuko da, eta azkenean laburpen/txostena biltzarraren laburpenen liburuan argitaratuko da. Bertaratze ziurtagiria eta lana aurkezteaz gainera, prestatzen ari den ikertzaileak bere doktorego tesiaren proiektuaren arloan izandako saio zientifikoen laburpena egin, eta aurkeztu beharko du, zuzendariarekin eta gainerako ikertzaileekin eztabaidatzeko, tesia egiten ari den ikertaldearen barruan emaitzen jarraipena egiteko antolatutako mintegi batean. Zuzendariak, adierazle horietatik abiatuta, prestatzen ari den ikertzaileak biltzarrean izandako parte-hartzea ebaluatuko du. Kontrol horiek denak doktoregaiaren jardueren dokumentuan sartuko dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du, urtero.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
500
Deskribapena
Egonaldia estatuko edo atzerriko lan zentro batean, hiru hilabeteko iraupenekoa. Doktoregaiak teknika bat garatuko du eta beste lan dinamika batzuetan trebatuko da, eta mesede egingo dio horrek bere prestakuntzari. Kasu askotan, tesi zuzendaria da doktoregaia zentro lankide baterantz bideratzen duena, egonaldia egin dezan; beste batzuetan, doktoregaia bera da harrera taldearekin harremanetan jartzen dena.
Emaitzak
Ikaskuntzak inplikatzen du eskuratutako ezagutza eta/edo metodologiak aplikatzea, baita planteamendu berritzaileak ikerketa jardueretan eta esperimentazioan aplikatzea ere, helburu zientifikoak hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen neurrian.
Ebaluazio-sistemak
Doktoregaiak, egonaldiaren amaieran, harrera laborategian egin dituen jardueren justifikazio txostena idatziko du, eta honako hauek erantsiko dizkio: eskabidearen ziurtapen gutuna, eta egonaldia egiteko dagokion organismotik jaso duen diru laguntzaren justifikaziorako behar diren dokumentuak. Bere tesi zuzendaria arduratuko da kontrolaz, eta doktoregaiaren lorpenak egiaztatuko ditu, hura egonalditik itzultzean. Dokumentu hori doktoregaiaren jardueren dokumentuaren barruan sartuko da. Harrera ikergunean egindako lana gainbegiratzen duen ikertzaileak ziurtagiri bat igorriko du, egonaldian egindako jarduerak egiaztatzeko. Dokumentu horretan, egonaldiaren hasierako eta amaierako datak zehaztuko dira. Horrez gain, mugikortasuna amaitzean, doktoregaiak justifikatzeko memoria bat idatzi behar du, bere jardueren eta lorpenen berri emateko. Memoria hori mugikortasuna finantzatu duen erakundeari bidaliko zaio, harrera ikergunearen fakturekin eta gutunarekin batera. Tesiaren zuzendariak oniritzia eman beharko dio memoriari, bere ardura izango baita jarduera kontrolatzea. Memoria doktoregaiaren jardueren dokumentuaren barruan sartuko da.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
30
Deskribapena
Hitzaldiak doktorego programan parte hartzen duten ikertaldeek sustatzen dituzte, edo programak berak, fakultateak eta Biocruces institutuak. Sarri, ikertaldeen arteko lankidetzen emaitza dira, eta mugikortasun programetan parte hartzen duten hizlariak gonbidatzen dituzte hitzaldi/mintegi bat ematera. Halaber, gonbidapen berezien bidez ere egin daitezke, doktorego programa edo masterrerako. 1,5 h-ko saioak dira (azalpena eta eztabaida), eta urte guztietan egiten dira. 20 mintegitan parte hartzea aurreikusita dago (30 h), bai prestakuntzan dauden denbora osoko ikertzaileek (doktorego programak irauten duen 3 urteetan zehar), bai prestakuntzan dauden denbora partzialeko ikertzaileek (5 urteetan zehar).
Emaitzak
Jarduera hau egitean, ezagutzak eskuratuko dira, tesiaren helburu zientifikoak garatzeko eta doktoregaiaren ikuspegi zientifikoa zabaltzeko.
Ebaluazio-sistemak
Tesi zuzendariak edo tutoreak kontrolatuko du prestatzen ari den ikertzailea joaten den ala ez, eta hark hitzaldian egiten duen parte-hartzea balioetsiko du. Kontrol horiek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta Programako Batzorde Akademikoak urtero ebaluatuko du.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
4
Deskribapena
Ikastaro bat edo gehiago, 4 ordukoak, UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak antolatuak, doktoregaiak osasun eta lan segurtasun arloan trebatzeko. Hainbat gai lantzen dira: agente kimikoen eta biologikoen erabilera; arriskuen ebaluazioa eta babes mailak; hondakinen kudeaketa; edo istripuetarako larrialdi planak.
Emaitzak
Prebentzioaren arloko prestakuntza, laneko segurtasunari buruz.
Ebaluazio-sistemak
Ikastaroetara joateko, izena eman beharko da aurretik. Doakoa da. Behin ikastaroan parte har dezakeela onartutakoan, nahitaez joan beharko du. Ikastaro bakoitzak bere ebaluazio sistema izango du (bertaratzearen banakako kontrola, eskoletan parte hartzea, testa); sistema horren bidez, ikasleak jasotako prestakuntzatik atera duen onura zehaztu eta dagokion diploma ematen da. Kontrol horiek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta Programako Batzorde Akademikoak urtero ebaluatuko du.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
75
Deskribapena
Mintegiak aldian behin egiten dira ikertaldearen barnean. Mintegi horietan, prestakuntza fasean dauden kideek lortutako emaitza nagusiak eta etorkizuneko ikerketa ildoak azaltzen dizkiete taldeko gainerako kideei. Ikerketarekin zerikusia duten alderdiei buruz eztabaidatzen da, eta galderak egiten dira. Mintegiak programak barne hartzen duen prestakuntzaldi osoan zehar egiten dira (3 urte denbora osoz eta 5 urte denbora partzialez). Saio bakoitzak 1,5 h irauten du, eta 3 astetik behin egiten da, gutxi gorabehera. Prestakuntzan dauden denbora osoko ikertzaileek 4 lan inguru aurkezten dituzte urtean, eta lehen aurkezpena lehen urteko bigarren seihilekoan hasi ohi da. Aldiz, prestakuntzan dauden denbora partzialeko ikertzaileei % 50eko murrizketa ezartzen zaie bertaratzean (2 lan aurkezten dituzte urtean, eta lehen aurkezpena programako bigarren urteko lehen edo bigarren seihilekoan hasi ohi da).
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza agerian geratuko da landutako ikuspegian, zientzia esperimentazioan sor daitezkeen arazoen konponbidean eta tesi proiektuan ezarritako helburuen lorpena ikusteko moduan.
Ebaluazio-sistemak
Tesi zuzendariak kontrolatuko du doktoregaiak mintegietara joaten diren ala ez. Zuzendariak beti hartuko du parte mintegietan, eta bertan izandako parte-hartzea balioetsiko du. Bere lana aurkeztera doan prestatzen ari den ikertzaileak mintegian landutako edukiei buruzko dokumentu bat osatuko du, idatziz edo formatu elektronikoan. Tesi zuzendariak ebaluatuko du dokumentua. Jardueraren kontrola jasota geratuko da doktoregaiaren jardueren dokumentuan, Programaren Batzorde Akademikoak urtero berrikusiko duen horretan.