Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Investigación Biomédica

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Hau da “Ikerketa Biomedikoa” doktorego programan matrikulatu nahi duten pertsonen profil egokia: gutxienez gradu bat Biomedikuntza, Zientziak edo Ingeniaritzak arloetan (Biologia, Biokimika, Bioteknologia, Zientzia Biomedikoak, Erizaintza, Farmazia, Fisioterapia, Medikuntza, Kimika, Matematika, Albaitaritza, Informatika Ingeniaritza) eta lehen aipatutako gradu tituluekin lotutako ikerketako master ofizial bat egin izana.

Programan gaztelania eta ingelesa erabili behar dira, beraz, oinarrizko maila izan behar da bietan (gaztelanian atzerriko ikasleen kasuan eta ingelesean ikasle guztien kasuan). Ikerketa Biomedikoan prestakuntzako ikertzaile izateko hautagaiak ingeles maila egokia izan behar du, hau da, irakurtzen duena ulertzeko eta programatzen diren jarduerak egiteko gai izan behar du (gomendagarria da B2ren pareko maila izatea).

XSLaren edukia

Doktorego programak ez du prestakuntza osagarririk ezartzen. Batzorde Akademikoak aukeratutako ikasleek gaitasun osoa daukate programaren barruan ikertzaile prestakuntza hartzeko, eta hori berme da programan zehaztutako gaitasunak lortzeko. Hala ere, doktorego ikasketak arautu zituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezartzen denaren arabera, programak prestakuntza osagarri espezifikoa eska dezake. Aintzat harturik ezen bertara, gutxienera 300 ECTS kreditutako graduko tituluei dagozkien graduatuak sartu ahal direla, hauek jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntza falta litekeelarik, programako Batzorde Akademikoak onartutako ikasle bakoitzari aginduko dio, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzarako prestakuntza jaso behar duen edo ez. Prestakuntza hau jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 10 eta 15 ECTS bitarteko kreditu egingo dira Ikerketa Biomedikoaren arloan edo beste modu baliokide batez, ikerkuntzarako gaitasunari dagokionean, ikasleak, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, matrikulatuko lituzkeen kredituen bidez, doktorego programarako matrikula behin egin ostean.
Izena emateko eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztuko dira gutxienez:- Programan sartzeko gaitzen dituen unibertsitate tituluaren ziurtagiria, baliokidetza barne, hala badagokio (izapidetzen ari badira, aurkeztu gabe geratuko da eta matrikularen prozedura baldintzatuko du). - Espediente akademikoa, programan sartzeko gaitzen dituen unibertsitate tituluan egindako irakasgaiak (titulazioa eta masterra) barne hartuta; espresuki adieraziko dira tituluaren izena, iraupena eta kalifikazioa, baita espediente akademikoaren batez besteko nota ere. - Curriculum vitae-a.- Motibazio gutuna: bertan adieraziko dira doktorego programa egiteko arrazoiak eta doktorego tesia egiteko interesa. - Ikerketa lerrorako proposamena (1. eredua).- Horrez gain, oso gomendagarria da programan onartua izatekotan tesiko zuzendari izan litekeen norbaiten babes gutuna eranstea (2. eredua).Curriculumean alegatuta merezimenduak agiri bidez egiaztatu beharko dira.Aipatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, Batzorde Akademikoak hautagaiak aukeratuko ditu, honako irizpide hauek kontuan hartuta: - Espediente akademikoa: % 45 - Prestakuntza espezifikoa Biomedikuntzaren esparruan: % 15 - Aurretiko esperientzia ikerketan: % 10 - Ingelesa jakitea: % 10 - Elkarrizketa pertsonala (alderdi hauek baloratuko dira: motibazioa, interesa, ekimena, jarrera, ikasteko prestasuna, ahozko adierazpena): % 20Ingeleseko jakintza maila honen arabera baloratuko da: - B1: gehienezko puntuazioaren % 50. - B2: gehienezko puntuazioaren % 75. - C1 eta C2: gehienezko puntuazioaren % 100.Ikasketak arduraldi partzialean egin nahi dituzten eskatzaileek, elkarrizketa pertsonala egiten zaienean adieraziko dute. Halaber, programan onartua izan eta gero adierazi dezakete, baldin eta arduraldi partzialeko doktore izateko baldintzak betetzen badira.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.