Azterketa esparru bat sistematikoki ulertzea eta esparru horrekin zerikusia duten trebetasunak eta ikerketa metodoak menperatzea.
Funtsezko ikerketa edo sorkuntza prozesu bat antolatzeko, diseinatzeko edo sortzeko, praktikan jartzeko eta erabiltzeko gaitasuna.
Ikerketa original baten bidez ezagutzaren mugak zabaltzen laguntzeko gaitasuna.
Analisi kritikoa eta ideia berrien eta konplexuen ebaluazioa eta laburpena egiteko gaitasuna.
Komunitate akademikoarekin eta zientifikoarekin eta, oro har, gizartearekin, bere ezagutza arloei buruz hitz egiteko gaitasuna izatea, nazioarteko komunitate zientifikoan ohikoak diren moduak eta hizkuntzak erabiliz.
Testuinguru akademiko eta profesionaletan aurrerapen zientifikoa, teknologikoa, soziala, artistikoa edo kulturala sustatzeko gaitasuna, ezagutzan oinarritutako gizarte baten baitan.
Gaitasun eta trebetasun pertsonalak
Informazio espezifiko gutxi eskaintzen duten testuinguruetan ondo moldatzea.
Arazo konplexu bat konpontzeko erantzun beharreko funtsezko galderak aurkitzea.
Proiektu berritzaileak diseinatzea, sortzea, garatzea eta horiei ekitea, bere ezagutza arloan.
Taldean edo modu autonomoan lan egitea, nazioarteko edo diziplina anitzeko testuinguruetan.
Informazio gutxi izanda ere, ezagutzak integratzea, konplexutasunari aurre egitea eta iritziak ematea.
Konponbideen kritika eta defentsa intelektuala egitea.