Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

320

Deskribapena

Egonaldiak bultzatuko dira; gehien bat, Masters Program in Language and Communication Technologies (LCT) programan inplikatutako ikerguneetan. Programa hori 2013. urteaz geroztik kideak garen Eramus Mundus-en barruan dago. Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Interesatuaren izena, hau da, egonaldia egingo duen doktoregaiarena. - Ekintzaren helburuak. - Xede unibertsitatea edo ikergunea. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduera honek: - Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. - Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko. Doktoregaiak ezagutzak eskuratzea lanean aplika daitezkeen teknika berriei buruz eta ikerketa prozesua kudeatzeko metodoei eta mekanismoei buruz.

Ebaluazio-sistemak

Kanpoko egonaldiak amaitzean, tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Eginiko lanei eta lortutako emaitzei buruzko txostena. Txosten horri tutorearen eta harrera zentroaren aipamen labur bana gehituko zaio. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik gorako egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

240

Deskribapena

Jarduerak fase hauek izango ditu: I) Esperimentazioa prestatzea eta argitaratu nahi diren ikerketaren emaitzak biltzea. II) Gogoeta egitea hipotesiaren eta emaitzen arteko koherentziaz. III) Argitaratzeko bitarteko egokia hautatzea (biltzarra edo aldizkaria). IV) Dokumentua idaztea. V) Artikulua bidaltzea, hautatutako hedabidean ebalua dezaten. VI) Kanpo ebaluatzaileek emandako erantzunak aztertzea. VII) Biltzar edo tailer batean aurkeztuz gero, doktoregaiak ahozko komunikazioa eta defentsa prestatu beharko ditu hitzaldia emango den egoitzan. Hogeita bost eguneko dedikazioa aurreikusten da; hitzaldia izanez gero, egun horien barruan bertara joatea eta komunikazio/posterraren aurkezpena sartzen dira

Emaitzak

Denbora osora edo partzialera dauden doktoregaiek doktorego programan dauden bitartean, bi txosten prestatu beharko dituzte, gutxienez, beren arloan prestigio handia duten bina biltzar edo tailerretan aurkezteko eta defendatzeko, eta argitalpen bat egin beharko dute, gutxienez, beren arloan prestigioa duen aldizkariren batean. Ikaskuntzan emaitza hauek zehazten dira: I) Analisi kritiko bat eta ebaluazio bat egiteko gaitasuna eskuratzea, eta ideia berriak eta konplexuak laburbiltzeko gai izatea. II) Komunitate akademikoari eta zientifikoari bere jakintza eremuaren gaiak komunikatzeko gai izatea, nazioarteko komunitate zientifikoan ohikoak diren modu eta hizkuntzetan

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariak eta tutoreak jarduera kontrolatzeaz arduratuko dira, eta txosten eta dokumentu hauetan oinarrituko dira horretarako: Biltzarrean txostena aurkeztu behar izanez gero: I) Biltzarreko bertaratze ziurtagiria. II) Biltzarrean aurkeztutako txostenaren egile izatearen ziurtagiria. III) Laburpen txostena, intereseko beste ekarpen batzuk biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena. Aldizkarian aurkeztu behar izanez gero, tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: Hautatutako aldizkarira bidalitako eskuizkribua. Jasotako ebaluazioa, eta originalari egindako zuzenketak, halakorik balego.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Mintegi horietan, besteak beste, gai hauek aztertzen dira: I) I+Gren balioespena, ikertzaileei zuzenduta. II) Inbertsio proiektuen balioespena. III) Ikuspegi hibridoak eta diziplina anitzeko berrikuntza. IV) "Ikertzaileentzako marketina: nola lor dezaket nire ikerketak merkatuan balio handiagoa izatea" V) Ideia edo teknologia berritzaile baten salmenta aukeren autodiagnostikoa.

Emaitzak

I) Gaitasuna eskuratzea, merkatuaren testuinguruak aztertzeko eta ikerketa proiektu berritzaile batean txertatzeko moduak pentsatzeko. II) Enpresen arloko berezko komunikazio moduak ikastea. III) Ideia berritzaile bat saltzeko gaitasuna eskuratzea.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariak eta tutoreak jarduera kontrolatzeaz arduratuko dira, eta txosten eta dokumentu hauetan oinarrituko dira horretarako: I) Jardunaldiko bertaratze ziurtagiria. II) Ikastaroa eman duten pertsonen txostena haren aprobetxamenduari buruz.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

30

Deskribapena

Ordu eta erdiko hamabost mintegi saio aurreikusten dira, doktoregaiak programan igaroko dituen ureetan (aldakorra, dedikazioa osoa edo partziala den). Dedikazio mota alde batera uztita, doktoregaiak bere lanaren aurkezpen bat egin beharko du 2. urtean (dedikazio osoa) edo 3. urtean (dedikazio partziala). Horretarako, 7,5 ordu beharko ditu, horren barruan sartuta aurkezpena prestatzea eta amaieran banatuko duen dokumentazioa prestatzea, non jasota egongo diren azalpenean adierazitako proposamen guztiak. Horrez gain, 14 (15-1) mintegietara joan beharko du (14 x 1,5 h =21 h)

Emaitzak

Ikertaldeen aurkezpenetarako, emaitza hauek ezartzen dira ikaskuntzan: - Gaitasuna eskuratzea, beste ikertzaile batzuek aurkeztutako gaien azterketa kritikoa egiteko. - Beste ikertzaile senior batzuekin komunikatzeko gaitasuna eskuratzea, galderak eginez edo ikerlanaren alderdi zehatzei buruzko informazioa eskatuz. - Gaitasuna eskuratzea, aurkeztutako gaiari eta ikerketa tresnei buruzko ondorioak idatziz adierazteko.

Ebaluazio-sistemak

Mintegien antolatzaileak honako hauek kontrolatzeaz arduratuko dira: 1) Bertaratzea. 2) Doktoregaiak ondorioen txostena egitea

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Horrelako jardunaldietan, ikertzaile prestigiodunek eman ohi dituzte hitzaldiak, eta mahai inguruak antolatzen dira, bertan direnei iritziak eta esperientziak trukatzeko aukera emanez. Egoitza Donostian duten UPV/EHUko Uda Ikastaroen testuinguruan egiten dira.

Emaitzak

Ikaskuntzan emaitza hauek zehazten dira: I) Gaitasuna eskuratzea, arlokoak ez diren ikertzaileei doktoregaia egiten ari den ikerlanaren berri emateko. II) Gaitasuna eskuratzea, ikaskuntza probetxugarriak lortzeko egokiak izan daitezkeen antzeko ikerketa testuinguruak aztertzeko.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariak eta tutoreak jarduera kontrolatzeaz arduratuko dira, eta txosten eta dokumentu hauetan oinarrituko dira horretarako: I) Jardunaldiko bertaratze ziurtagiria. II) Laburpen txostena, intereseko ikerketa esperientziak biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena.

Oferta Anual Actividades - Comun