Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Análisis y Procesamiento del Lenguaje

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa honetarako gomendatutako sarrera profilak bat datoz titulazio hauetako bat duten pertsonen profilekin:

-Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra

-EMLCT masterra

-Informatika Ingeniaritza masterra, Espainiako edozein unibertsitate publikorena

-Informazio Teknologiak unibertsitate masterra, Espainiako edozein unibertsitate publikorena

-Telekomunikazioko ingeniaria lanbide aratuaren atribuzio guztiak ematen dituen edozein unibertsitate masterra

-Software Sistema Adimentsu eta Moldagarriak masterra, Vigoko Unibertsitatearena

-Era berean, gomendatutako sarrera profiltzat jotzen dira honakoak: Espainiako unibertsitateetako beste master ofizial batzuk edo Europako Unibertsitate Eremuko kidea den beste herrialde bateko unibertsitateetako master baliokideak, eta Sare Mugikorretako Informazio eta Komunikazio Teknologiak, Matematika, Filologia, Hizkuntzalaritza eta Itzulpengintza gaiei lotutakoak

Orokorrean, arlo tematiko horiek hiru ikasle profil definitzen dituzte:

  • Baliabide linguistiko digitalak, hizkuntzalaritzako prestakuntzarekin, lengoaia naturalerako edo hizkuntzalaritza kognitibo eta esperimentalerako oinarrizko gaitasunekin
  • Lengoaia naturalaren algoritmo eta aplikazioak, informatika eta konputazioko oinarriarekin, algoritmoen diseinuan eta ikasketa automatikoko tekniken inguruan
  • Lengoaia eta datuen zientzia, matematika, seinalearen prozesamenduan eta informatikan oinarrituta, datuen zientzia informazio bolumen handiei aplikatzeko

XSLaren edukia

Programa honek ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen; hala ere, aintzat harturik ezen bertara, gutxienez 300 ECTS kreditutako gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak sar daitezkeela, eta horiek jasotako eduki espezifikoen artean hizkuntzaren prozesamenduaren arloan prestakuntzarik faltako balitz, programako batzorde akademikoak onartutako ikasle bakoitzaren kasuan erabakiko du, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzako prestakuntza hori jaso behar duen ala ez.Prestakuntza hau jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 9 eta 15 ECTS arteko kreditu egingo dira Informatika Ingeniaritzen eta Telekomunikazio edo Giza Zientzien arloan Hizkuntzalaritza, Filologia eta Itzulpengintza adarretan. Ikaslea horietan matrikulatuko da, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, doktorego programan matrikula egin ostean.- Prestakuntza osagarria beren ikasketetan hizkuntzaren prozesamenduko prestakuntza eduki espezifikorik izan ez duten graduatuentzat: Hizkuntzalaritza: Morfologia Konputazionala (4,5 kreditu) eta Sintaxi Konputazionala (4,5 kreditu)- Prestakuntza osagarria ingeniaritza ikasketetatik datozen graduatuentzat: Hizkuntzalaritzaren Oinarriak (6 kreditu)- Prestakuntza osagarria Giza Zientzietatik datozen graduatuentzat: Programazio Teknikak Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako (6 kreditu).
Onarpenerako irizpideak batik bat eskatzaileen curriculumean eta titulazioan oinarrituko dira. Diziplina anitzeko doktorego programa bat denez, titulazio hauek izango dira kontuan: Informatika Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Matematika eta Giza Zientziak, Hizkuntzalaritzari, Itzulpengintzari eta Filologiari dagokienez.Lau atal hauek baloratuko dira:- Curriculuma eta espediente akademikoaAtal honetan kontuan izango da curriculuma programaren tematikara egokitzen den. Programan sartzeko eskatutako titulazioei ez dagozkien curriculumak 0.7ko koefizientearekin haztatuko dira; gainerakoentzat, ez da aplikatuko haztapenik.- Doktoregaiaren motibazioa programa hau egiteko Doktoregaiari laburpen txiki bat eskatuko zaio doktorego programa honetan parte hartzean lortzea espero duen onurei buruz.- Hizkuntzaren Teknologien arloarekin lotutako ikastaro osagarriakArloarekin lotutako ikastaroetan, bai informatikaren, bai hizkuntzalaritzaren aldetik, parte hartzea baloratuko da; on-line ikastaroak, unibertsitate espainiar edo atzerritarren batek eskainitako berezko tituluetan parte hartzea.- Arloarekin lotutako bestelako merezimenduakBeste meritu batzuk baloratuko dira, hala nola egonaldiak ikertaldeetan, beste hizkuntzak, lankidetza bekak, lan esperientzia arloan.Laburbilduz, hauek dira merezimenduak baloratzeko irizpideak:Curriculuma eta espediente akademikoa: % 65Doktoregaiaren motibazioa programa hau egiteko: % 10Hizkuntzaren Teknologien arloarekin lotutako ikastaro osagarriak: % 5Arloarekin lotutako bestelako merezimenduak: % 20

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.