Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Jardunaldietan parte hartzea, entzule nahiz hizlari gisa (ahozko aurkezpena edo posterra).

Emaitzak

Arlo horretan eginiko azken ikerketak ezagutzea, eta bere ikerketan gidari izan daitezkeen ikertzaileekin harremanetan jartzea. Ikerketaren emaitzak ezagutzera ematea, eta hura hobetzeko gomendioak eta kritikak jasotzea. Ikerketaren emaitzak dibulgatzeko gaitasuna hobetzea. Jarduera honetan, doktoregaiaren parte-hartze motaren araberako gaitasunak garatuko dira; hots, entzule gisa, CB14 eta CA5 gaitasunak eta aurkezpen bat eginez gero, berriz, CB12, CB13, CB15, CA04, CA06 gaitasunak.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratze ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta entzule gisa joandakoen kasuan, edukiei eta hauteman daitezkeen aurrerapenei buruzko txosten idatzia.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

100

Deskribapena

Doktorego programako ikertzaileek antolatutako mintegi eta batzarretara joatea, doktoregaiaren ikerketarako interes berezia izango dutenak.

Emaitzak

Mintegi eta biltzar espezifiko hauen bidez, doktoregaiek hizkuntzalaritzaren arloan berriki garatutako ikerketak ezagutuko dituzte. Jarduera honen helburua CB11, CB14, CA05 gaitasunak garatzea da.

Ebaluazio-sistemak

Doktoregaiak mintegian edo hitzaldian egindako jarduerari buruzko txosten bat osatu beharko du.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

540

Deskribapena

Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Egonaldia egingo duen doktoregaiaren izena. - Ekintzaren helburuak. - Xede unibertsitatea edo ikergunea - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean.

Emaitzak

Ikerketaren unean uneko gaiei buruz eztabaidatzea, eta, horrez gain, beste ikertalde batzuk ezagutzea. Jarduera oso-osa da, eta programaren gaitasun guztiak hobetzeko baliagarria dela esan daiteke; dena den, eragin zuzenagoa dauka honako hauetan: CA01, CA04, CA05.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

10

Deskribapena

Talde bilerak egitea, ikerketa ildoen arabera, doktoregaien ikerketen emaitzak aurkezteko eta ikuspegien eta proposamenen balioari buruz eztabaidatzeko. Saio horietan, parte-hartzaileek aukera izango dute beren lanaren edukiaren berri emateko taldekideei, eta hari buruz eztabaidatuko dute ondoren.

Emaitzak

Ikerketa emaitzak aurkezteko prestatzea, baita bere lanari buruzko kideen kritikak eta gomendioak jasotzeko ere. Gaitasuna eskuratzea, beste ikertzaile batzuek aurkeztutako gaien azterketa kritikoa egiteko.

Ebaluazio-sistemak

Doktoregai bakoitzaren tutoreak edo zuzendariak doktoregaiak Workshopen izandako parte-hartzeari buruzko txostena osatu beharko du, honako irizpide hauek aintzat hartuta: a) Emaitzen azalpenean erakutsitako maila; b) Egon litezkeen kontrako argudioen aurrean bere lana defendatzeko argudiatzeko ahalmena; eta c) Workshopen aurkeztutako beste lanetan erakutsitako eztabaidarako ahalmena. Txosten horiek tresna baliagarriak izan beharko dute doktoregaiek gaitasun horietan izandako aurrerapenak ebaluatzeko.

Oferta Anual Actividades - Comun