Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Lingüística

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Hizkuntzalaritzako doktorego programaren helburua da doktoreak prestatzea hizkuntzalaritzaren edozein eremutan. Hizkuntzalaritzaren esparruan ikerkuntzan eta berrikuntza zientifikoan aritzeko gaitasuna duten pertsonei zuzenduta dago eta, bereziki, gaitasuna dutenei hizkuntzetan egitura konplexuak ikusteko, giza gogoan erroak dituzten patroi unibertsalen mendekoak, eta planeta osoko gizarte eta giza komunitateen produktu historikoak. Gai izan behar dute espiritu analitikoz aurre egiteko hizkuntza fenomenoari, haren egiturak osatzen dituzten elementuen bilaketari. Eta espiritu irekiz, beren aurreko esperientziaren mugak zabaltzen saiaturik, hizkuntza eta egoera berrietan murgilduta.

Hautagaiek graduondoko ezaguerak izan behar dituzte hizkuntzalaritza eremu ugarietakoren batean, bai tradizionala edo modernoa, historikoa edo deskribatzailea, teorikoa edo aplikatua izan; edo hizkuntzalaritzaren diziplinarteko eremuetan, hala nola filologian eta haren zientzia osagarrietan, hizkuntza historiografian, antropologian eta psikologian.

Programa gaztelaniaz eta ingelesez emango denez, hautagaiek ingeleseko eta/edo gaztelaniako B2 maila izan beharko dute hizkuntza horiek ama hizkuntza ez direnean.

XSLaren edukia

Ez da eskatzen prestakuntza osagarririk.
Modu espezifikoan, Hizkuntzalaritzako doktorego programak master ofizial hauetako bat duten hautagaiak onartuko ditu: Hizkuntzalaritza, teorikoa edo aplikatua; Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa; Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, edo hizkuntzalaritzaren diziplina anitzeko esparruaren kideko beste master bat.Beste agiriez gain, hautagaiek motibazio gutun bat gehitu behar dute ondorengo puntuak argitzeko: euren ikerketa doktorala garatzeko nahi izango luketeen arlo zehatza edota ikerketa bideratzeko euki nahi izango l(it)u(z)keteen irakaslea, irakasleak edo ikerkuntza taldea.

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.

XSLaren edukia

Doktorego programa honentzako zehaztapenak

Ez da eskatzen prestakuntza osagarririk.