Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Programaren jarduerak

Izaera

Orduak

25

Deskribapena

Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Doktorego programako ikerketa ildo bakoitzak gutxienez kanpoko aditu bat ekartzea urtean, mintegi tematikoetan edo doktore tesien jarraipen jardunaldietan parte hartzeko. - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Interesatuaren izena, hau da, egonaldia egingo duen doktoregaiarena edo doktorego programara etorriko den kanpoko adituarena. - Ekintzaren helburuak. - Xede unibertsitatea edo ikergunea / Kanpoko aditua hartuko duen UPV/EHUko ikertaldea. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean / kanpoko adituaren egonaldiaz arduratuko den UPV/EHUko irakaslea.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduera honek: - Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. - Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

100

Deskribapena

Jarduerak fase hauek izango ditu: - Argitaratu nahi diren ikerketaren emaitzak biltzea. - Gogoeta egitea hipotesiaren eta emaitzen arteko koherentziaz. - Eragineko aldizkari bat aukeratzea, ikerlanari dagokion eremukoa. - Artikulua ingelesez prestatzea eta aldizkariaren eskakizunetara egokitzea. - Artikulua bidaltzea eta ebaluazioari jarraipena egitea. - Editorearen eta zuzentzaileen erantzuna aztertzea. Ondorioak eta etorkizuneko ekintzak. Doktorego programan zehar doktoregaiak eragineko nazioarteko aldizkari baterako lan bat prestatuko du gutxienez. Ahal dela, programan matrikulatuta dagoen bigarren urtetik aurrera egingo du.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu Itzal handiko aldizkarietan argitaratzea izeneko jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea egindako hipotesiaren eta lortutako emaitzen arteko korrelazioaren analisi kritikoa egiteko. - Doktoregaiak gai izatea aldizkariak sailkatzeko eraginaren eta gaiaren arabera. - Doktoregaiak gai izatea kanpoko kideek baloratuko duten kalitateko artikulu bat ingelesez idazteko. - Doktoregaiak gai izatea zuzentzaileen kritikak eta iradokizunak bereganatzeko, eta haien ekarpenak baliatzeko ikerlana berbideratzeko, behar izanez gero.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Hautatutako aldizkarira bidalitako eskuizkribua. - Jasotako ebaluazioa, eta originalari egindako zuzenketak, halakorik balego.

Izaera

Orduak

25

Deskribapena

Biurteko Batzar honen helburua da doktorego tesia egiteko metodologia aztertzea eta aukera ematea doktoregai bakoitzari bere emaitzak azaltzeko eta bere ikerketa arloko beste doktoregai batzuekin eztabaidatzeko. Horrekin batera, esperientziak trukatu ahal izango ditu beste ikerketa arlo batzuetako doktoregaiekin, diziplina arteko, diziplina anitzeko eta diziplinaz gaindiko ikerketa egin ahal izateko horrela.

Emaitzak

Ikerketaren metodologia. Baliabide bibliografikoa, ahozko eta idatzizko azalpenak.

Ebaluazio-sistemak

Txosten baten bidez kontrolatuko da jarduera.

Oferta Anual Actividades - Comun