Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de Ingreso-Sociedad, Política y Cultura

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Sartzeko honako baldintza hauek betetzea gomendatzen da:

  • Politika eta Administrazio Zientziako, Soziologiako, Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko edo Publizitateko eta Harreman Publikoetako graduduna edo lizentziaduna izatea;
  • eta politika eta administrazio zientziaren eta soziologiaren arloko edo gizarte eta lege zientzien jakintza adarreko beste edozein arlotako unibertsitate masterreko titulu bat izatea.

Pertsona horrek Doktorego Programako irakasle baten berariazko bermea izan beharko du, eta komeni da Doktorego Programaren ikerketa ildoekin bat datorren ikerketa proiektu bat aurkeztea, inprimaki normalizatuaren bitartez. Proiektuak 30 puntuko balorazioa jasoko du, gehienez. Eskabidearekin batera doktoregaiak eta zuzendari berme emaileak sinatutako inprimakirik aurkezten ez bada, aukera egongo da hura atzera botatzeko. Gainera, aipatu proiektua euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu beharko da, edota arlo akademikoan ohikoa den beste hizkuntza batean.

XSLaren edukia

Programa honek ez du prestakuntza osagarri berezirik ezartzen.
Ikasleak hautatzeko eta baloratzeko irizpideak (gehienez 100 puntu)1. Lizentziatura edo gradua (=< 40 puntu)-Politika eta Administrazio Zientziako, Soziologiako, Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko edo Publizitateko eta Harreman Publikoetako graduduna edo lizentziaduna (=< 40 puntu)-Giza zientzien eta gizarte eta lege zientzien beste arlo batzuetako graduduna edo lizentziaduna (=< 25 puntu)-Gainerako arloetako graduduna edo lizentziaduna (=< 15 puntu)2. Masterra (=< 35 puntu)-Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterra, Partaidetza eta Komunitate Garapena Masterra, Nazionalismoa XXI. mendean Masterra, Gizarte Komunikazioa Masterra, Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra, Multimedia Komunikazioa Masterra eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra (=< 30 puntu)-Politika eta Administrazio Zientziako, Soziologiako, Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko edo Publizitateko eta Harreman Publikoetako master profesionalak edo ikerketa masterrak (=< 35 puntu)-Giza Zientzietako eta Gizarte eta Lege Zientzietako ikerketa masterra edo master profesionala (=< 20 puntu)3. Hizkuntza gaitasunak (=< 5 puntu)Hizkuntza gaitasuna gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez, titulazio ofizialen arabera egiaztatuta (b1 - b2)4. Esperientzia profesionala (=< 10 puntu)Esperientzia profesionala komunikazioaren arloan. 5. Aldez aurreko esperientzia ikerketan (=< 10 puntu)Aldez aurreko esperientzia ikerketan

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.