Antolaketa
Doktorego programaren koordinazioa
AHEDO GURRUTXAGA, IGOR
Batzorde akademikoa
- Batzordeburua: AHEDO GURRUTXAGA, IGOR
- Bokala: AMURRIO VELEZ, MILAGROS
- Bokala: ARANA ARRIETA, EDORTA
- Bokala: BARCENA HYNOJAL, IÑAKI BIZENTE
- Bokala: MUGICA CHAO, ITZIAR
Baliabide materialak
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak instalazio desberdinak ditu doktoregaien ikerkuntza lanak egokiro burutzeko.17 mintegi erabil daitezke heziketa jarduerak, bilerak eta besteetarako, guztietan 50"-tako plasmazko pantaila, errotulagailuetarako arbel zuria, PC ordenagailua + hari gabeko sagu/teklatua, interneterako konexioa, eramangarria konektatzeko audio eta bideorako kableak eta PC/eramangarrirako kommutadorea direlarik.Halaber, ikasleen erabilera librerako ordenagailu aretoa (30 postu) dago eta ikasteko beste areto bat (Ikertum) ikerkuntza pertsonalaren erabiltzeko (funtsean doktorego aurre eta ondoko ikasleak) 26 lanposturekin eta beste bat graduko ikasleentzat (60 postu).
Gesell laborategia talde dinamiken, elkarrekintzen eta pertsonen arteko harreman behaketarako kamara da. Bertan bi dira egokitutako aretoak: Jarduera garatzeko xedea duena (20 pertsona arte) eta behaketarakoa (14 pertsona arte), aldebakarretik ikusteko beirak banatuta. Audio eta bideorako teknologia dauka eta egindako saioak grabatzeko bide ematen du. Behaketa zuzena eta elkarrekintzen balioespena hertsiki erabiltzeaz gain, laborategi hau ikerkuntza esperimentalean erabili ahal da edo teknika kualitatiboak garatzen (elkarrizketa, talde eztabaida eta abar) eta, jakina,ikerkuntza tekniken eta talde dinamiken irakaskuntzan.Catilab laborategiak CATI sistema du (Computer Assisted Telephone Interviewing) sistema du, telefono bidezko elkarrizketak automatizatzeko. Ingelesezko siglek ¿ordenagailu bidez lagundutako elkarrizketa telefonikoa¿ esan gura dute. CATI sistema azterketa soziologikoetarako inkestak egiteko baliatzen da. Ikusmolde honekin, elkarrizketari bakoitzak software baten bidez administratutako inkesta gidatzen du. Bertan daude Gandia Barbwin-en 10 lizentzia, Gandia Quest-en 10 lizentzia mugikor (Codi barne), Gandia Integra web bidez erabiltzeko aukera eta Linphone dohaineko markatze softwarea, aurikular eta mikrofonoekin, guztira 30 ikasle eta irakasle baten postuekin.Mikrofilmalab mikrofilmazio eta digitalizaziorako laborategia da, fakultatean duen tradizioari esker, artxibo historiko garrantzitsua sortuz joan dena, egun ikertzaileen eskura dagoena. Funts honek 4.600 mikrofitxa eta 3.150 argazki-film dauzka, orotara 4.800.000 fotograma. Erabat katalogatuta eta fitxatuta dago 47.000 erregistro informatikotan, edozein dokumentu oso denbora gutxian aurkitu ahal delarik. Hornidura bereziki ona da prentsa historikoari dagokionean.Fakultateak 7 arte multimedia dauzka (4 MAC ordenagailuekin eta 3 PC-ekin), guztira 224 ordenagailu dira bideo edizio, analisi estatistiko, analisi kualitatibo, diseinu grafiko eta bestelako softwareez ekipatuta.Bideotekalab bideoak ikusteko bidea ematen duen bideoteka da, 7.000 titulutatik gora dituena eta bere katalogoa sarearen bidez kontsulta daiteke.Audiolab laborategiak hiru areto dauzka irratirako eta beste bat audio postprodukziorako.Bideolab laborategiak 5 areto dauzka bideo ediziorako, Avid Media Composer softwarearekin.Fotolab I eta II argazkigintzarako laborategiak dira.
Doktorego programa hartzen duten aretoak UPV-EHUren biblioteka nagusitik metro eskas batzuetara daude. Ondorioz, ikasleak erraz asko joan ahal izango dira bertan diren kontsulta eta irakurketarako eremuetara. Bibliotekako funtsak matrikulatutakoen premietarako egokituko badira bai eduki nola eguneratzeari dagokienean, sail proposatzaileek egin beharreko eskaria eginen dute funts bibliografiko egokiak egon daitezen. Irakasle guztien asmo eta helburua da azterketak eta ikerkuntzak garatu ahal izateko oinarrizko liburu eta artikulu zientifikoak programako ikasleen eskura egotea.
Bestelako erakunde laguntzaileak
- ABERYSTWYTH UNIVERSITY
- BERRIA EGUNKARIA
- CDCA- ASud Centro di Documentazione sui Conflitti Ambientali
- Centre for Cultural Policy Research ¿ CCPR, University of Glasgow
- EITB
- Edimburgh University
- FLACSO Facultad Latinoamericana de Ciencias Sociales
- Institut D¿Etudes Politiques de Bordeaux
- QUEEN`S UNIVERSITY OF BELFAST
- Queen's University
- Tabakalera - Centro Internacional de Cultura Contemporanea
- University College Cork
- University of Cambridge
- University of East Anglia
- Université Paris 8 Vincennes - Saint-Denis
- Université d'Aix Marseille (Aix Marseille Université)