Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Sarrera profilak Gizarte Komunikazioko doktorego programaren berezko arloen antzeko profil akademikoa (lizentziatura/gradua eta masterra) duten pertsonei emango die lehentasuna. Mota guztietako hautagaitzei ere irekita egongo da, batik bat Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien eremuetatik datozenei; kasu horietan, prestakuntza osagarri metodologikoak egin beharko dituzte.
Sarrera profil gomendatuaren barruan, komunikazioaren eremuko praktika ezagutzea eta eremu horretan aurretiko esperientzia izatea aintzat hartuko da, gainera. Halaber dira gomendagarriak ikerketa orokorrarekin eta, zehazki, Gizarte Zientzietako ikerketarekin lotutako gaitasunak. Ildo horretatik, hasierako interes batetik abiatuta, azterketa gai esanguratsu bat jarrera pentsakor eta kritiko batetik planteatzeko gai diren pertsonei zuzentzen zaie programa.
Gainera, ahozko eta idatzizko hizkuntza gaitasuna izan beharko dute (C1en baliokidea), proiektua UPV/EHUren bi hizkuntza ofizialetako batean, edo euskaraz edo gaztelaniaz, egiteko bezain beste, bai eta ingelesez ere.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Frantsesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.