Gizarte komunikazioko doktoregoa graduondoko ikasketetako bikaintasun apustu bat da. Profesionalak berrikuntza eta gizarte aldaketarako alderdi teoriko eta metodologikoetan prestatzea du helburu, berdintasuna eta gizarte justizia oinarri hartuta. Prestakuntza hau erabilgarria da ibilbide akademikoa jarraitzeko, kalitatezko ikerketa sustatzeko eta enpresa sektorean txertatzea errazteko.
Helburua da prestakuntza maila hori lortzen dutenek doktorego tesi bat egitea eta funtsezko rola jokatzea berrikuntzan, ikerketan, sorkuntzan eta I+Gren transferentzian diharduten erakunde guztietan.
Ezaugarri horiek direla eta, programa honek askotariko ikerketa ildoak ditu: ziberkazetaritza; komunikazioa eta harreman publikoak; mass media delakoen efektuak; estrategia korporatiboak eta Internet; komunikazioaren egitura eta ekonomia; ikus-entzunezko ikasketak; zinema; informazioaren gizartea; komunikazioa eta osasuna; kazetaritzako narratibak; eta, oro har, gizarte komunikazioarekin zerikusia duten guztiak.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 10
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 15
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: carmen.arocena@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: comunicacionsocial.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Gizarte Komunikazioa |
|