Antolaketa
Doktorego programaren koordinazioa
URRUTIA LIBARONA, IÑIGO
Batzorde akademikoa
- Batzordeburua: URRUTIA LIBARONA, IÑIGO
- Bokala: ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
- Bokala: CUBERO MARCOS, JOSE IGNACIO
- Bokala: GALICIA AIZPURUA, GORKA HORACIO
- Bokala: LANDA GOROSTIZA, JON MIRENA
- Bokala: UGARTEMENDIA ECEIZABARRENA, JUAN IGNACIO
Baliabide materialak
Programa, nagusiki, Zuzenbide Fakultatean garatuko da, berau osatzen duten Donostiako eta, Bizkaian, Leioako irakasguneetan.
Beste alde batetik, Carlos Santamaria eraikinari dagokionez, eraikin honen barruan kokatzen da Gipuzkoako unibertsitate campus osoko biblioteka oparoa, doktoregoko ikasleen eskura eta zeharo erabilgarri. Biblioteka honek 8.500 m2 inguruko azalera du,1.000 toki baino gehiago ditu ikasteko eta irakurtzeko, eta 530.000 ale, hauetarik 375.000 monografiak dira eta 4.500 aldizkariak. Horiez gain, 19 gela ditu lanak taldean egiteko eta 11 kabina ikertzaileentzat. Biblioteka hiru zerbitzutan antolatzen da: Bilduma eta Prozesuen Kudeaketa Zerbitzua, Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzua, eta Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza Zerbitzua. Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza Zerbitzuaren helburua da erantzuna ematea ikertzaileen eta irakasleen beharrei, bai eta hirugarren zikloko ikasleen beharrei ere (master eta doktoregoetakoak). Zerbitzu horren barruan Dokumentazio Zerbitzua dago, eta bertan kudeatzen dira hiru campusetako biblioteken arteko maileguak, estatuko zein atzerriko unibertsitateetako biblioteken arteko maileguak, eta gainerako erakundeetako biblioteken artekoak. Hau da, Gipuzkoako campuseko bibliotekan ez dauden dokumentu guztiak eskura ditzakete irakasleek eta ikertzaileek Dokumentazio Zerbitzuaren bitartez.Zerbitzuan ditugun bildumetako gaien espezializazioa dela eta, ikerketa gela hiru ataletan dago banatuta: A arloan Filosofia, Hezkuntza eta Psikologia; B arloan Lege Zientziak, Gizarte Zientziak eta Ekonomia; eta C arloan, Zientzia eta Teknologia. Lege Zientzian, Gizarte Zientzien eta Ekonomiaren arloari dagokionez, esan behar da ale gehienak Zuzenbide Fakultatekoak eta Enpresa Zientzien Eskolakoak direla. Baina horiez gain Kriminologiaren Euskal Institutuko (KEI) aleak daude bertan, Antonio Beristain irakaslearen bibliotekakoak, eta Gizarte Ekonomiaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuarenak (GEZKI).
Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak
- Gipuzkoako Foru Aldundia
Bestelako erakunde laguntzaileak
- Ararteko
- CEAR (Comisión de Ayuda al Refugiado en Euskadi)
- Instituto Vasco de Administración Pública