Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Sartzeko gomendatzen den profila da Zuzenbidean graduduna edo lizentziatua izatea eta doktoregoan sartzeko indarrean dagoen araudian eskatutako baldintzak betetzea.
Sartzeko beste profil bat da giza eskubideei, Europar Batasunari, giza eskubideen historiari edo Europar Batasuneko politiken garapenaren historiari lotuta dauden politikekin zerikusi estua duten lanak garatzea plantea dezaketen beste arlo batzuetako ikaslea izatea; arlo horiek dira politologia, komunikazioa, kazetaritza, historia edo beste era bateko karrerak, bai eta hertsiki zientifikoak direnak ere.
Gaitasunei, aldez aurreko ezagutzei eta erabiliko diren hizkuntzei eta horietako bakoitzean eskatutako mailari dagokienez, aparteko garrantzia dute adierazpen idatziak, komunikatzeko gaitasunak eta analisirakoak.
Era berean, gomendatzen da ingelesaren eta frantsesaren ezagutza pasiboa izatea, eta, bereziki, ingelesez komunikatzeko oinarrizko gaitasuna izatea (B1-2), nahiz eta hizkuntzak jakitea ez den onartzeko baldintza espezifikoa.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Frantsesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.