Antolaketa
Doktorego programaren koordinazioa
PEREZ ALONSO DE ARMIÑO, CARLOS
Batzorde akademikoa
- Batzordeburua: PEREZ ALONSO DE ARMIÑO, CARLOS
- Bokala: BENGOETXEA ALKORTA, AITOR
- Bokala: ETXEZARRETA ETXARRI, AITZIBER
- Bokala: MARTINEZ TOLA, ELENA MARIA
- Bokala: ZUBERO BEASCOECHEA, IMANOL
Baliabide materialak
Garapenari buruzko Ikasketen doktorego programak lanerako eremuak dituzte Hegoa institutuan, dokumentazio gune bat ere bertan delarik. Halaber, GEZKI institutuak eta Civersity ikertaldeak ere lan eremuak dituzten, programako ikasleek erabilgarri izanen dituztenak.
Doktorego programaren izaera kontutan hartuta, Garapenari buruzko Ikasketen programak, hasiera batean, ez du laborategi, tailer eta eremu esperimentalik erabili behar.
UPV/EHUren biblioteka sistema orokorraz gain eta bere instalazio eta ikasgelez gain, Garapenari buruzko Ikasketen doktorego programako ikasleek berariazko biblioteka azpiegitura dute, hain zuzen ere gai honetan espezializatuta. Hegoa institutuaren dokumentazio guneaz ari gara, ondoko ezaugarri hauek dituena:- 19.000 erregistro bibliografikotatik gora dauzka, liburu, erreferentzia lan, aldizkari artikulu eta literatura grisaren barruan, Garapen eta Lankidetzarako dokumentazio gune espezializatuaren ondare bibliografikoa osatzen dutenak. Funts osoa sailkaturik eta kontrolaturik dago bertako hiztegi edo thesaurus batekin, 1.200 hitz gakoren bidez informazioa eskuratu eta trukatzea errazten du giza garapen jasangarria, garapenerako lankidetza eta finantzaketa, tokiko garapena, nazioarteko ekonomi harremanak, generoa eta garapena, pobrezia eta desberdintasuna, migrazioak, kultura eta garapena izaki gairik nagusienak.- Gai hauetan berauetan espezializatutako 200 aldizkariren tituluek osaturiko hemeroteka gestionatzen du.- Gunea etengabe ari da zerbitzu digitalak berritzeko prozesuan, institutuaren biblioteka digitala azpimarratu behar delarik, on line sistema integratu batean dokumentu ondare osoa kontrolatzen baitu, ustiapen datuei begiraturik, 2011. urtean 200.000 irakurketatatik gora izanda, espezialitate honetan gaztelaniaz den erreferentziazko datu baserik nagusienetako bat bilakatu dena. Honez gain, bibliotekak bestelako laguntza zerbitzuak dauzka, esaterako: Eduki multimedien zerbitzua; informazio tematikoen baliabideen buletina; hemerotekaren nobedadeen buletina; on line aldizkarien katalogoa, bilduma bakoitzean den edukiaren laburpena dakarrena; CDOC-en eskuragarri diren on line bidezko erreferentzia lanak, erakunde editorera iristeko aukeraz; eta erabiltzaileek aldez aurretiko definitutako informazioa dakarten buletin elektronikoak.- Dokumentazio guneko profesionalek 20 urtetatik gorako ibilera dute, unibertsitateko kideekiko arretan, doktoregaiak barne, bilaketa bibliografikoak eta behar duten dokumentazioa eskuratzen lagunduz, tesiko zuzendariekiko adostasunean.- Guneak baliabide material guztiak dauzka doktoregaiek behar duten informazio eta dokumentazio lana buru dezaten (irakurketa gela, kopiagintza, biblioteka digitalaren erabilera eta abar).- Etengabeko harremanetan dago bestelako dokumentazio organismo espezializatuekin, besteak beste, REDIAL (Amerika Latinoari buruzko Informazio eta Dokumentaziorako Europar Sarea), SEDIC (Dokumentazio eta Informazioaren Espainiar Elkartea); REEDES (Garapen Ikasketen Espainiar Sarea), OCUD (Garapenerako Unibertsitate Lankidetzarako Behatokia), EADI (European Association of Development Research and Training Institutes).- Hegoa institutuaren dokumentazio guneak aitortza jaso du nazioarteko garapen eta lankidetzari buruzko ikerkuntza eta eztabaidari egindako ekarpenarengatik, UPV/EHUn ez ezik, beste erakunde batzuetan ere, hala nola, Euskal Gobernua, Bizkaiko Foru Diputazioa eta Nazioarteko Lankidetzarako Estatuko Idazkaritza, isla izan duelarik institutuak jasotzen duen finantzaketan.
Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak
- Alacanteko Unibertsitatea
- Bartzelonako Unibertsitatea
- HEGOA
- Kordobako Unibertsitatea
- Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea
- Universidad Mayor San Andrés (UMSA)
- Universidad Nacional Mayor de San Marcos de Lima (Perú)
- Universidad de Bradford
- Universidad de Brasilia
- Universidad de las Regiones Autónomas de la Costa Caribe Nicaragüense
- Universidade de Coimbra
- Université de Pau et des Pays de l'Adour
Bestelako erakunde laguntzaileak
- Universidad de Manizales