Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Estudios sobre Desarrollo

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa honek diziplina eta sail ugari barne hartzen dituela kontuan hartuta, modu desberdin asko daude programara sartzeko. Hortaz, ez dago eremu edo arlo akademiko jakin bateko ikasleak eragiten dituen baldintza espezifikorik, araudiak ezarritako baldintza orokorrez gain.

Jarraian, gomendatutako sarrera profilaren ezaugarrien deskribapen labur bat egin da, ikaslearen gaitasunei buruzkoa:

* Taldean zein bakarrik jardutea, diziplina anitzeko testuinguru batean

* Testuinguru konplexuetan jokatzen jakitea

* Proiektu berritzaileak planteatzea eta garatzea

* Arazo konplexu bati aurre egiteko eta konpontzeko funtsezko galderak asmatzea

* Jarrera kritikoa eta zorroztasun intelektuala arazoen eta horien konponbideen aurrean

* Ezaguerak gehitzea eta iritziak ematea arazo konplexuen aurrean, informazioa mugatua denean.

 

XSLaren edukia

Programa honek ez du prestakuntza osagarririk ezartzen master bat egin duten ikasleentzat. Hala ere, jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntza barne hartu ez duten eta gutxienera 300 ECTS kreditu dituzten gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuek, 6 ECTS kreditu egin beharko dituzte UPV/EHUren Globalizazioa eta Garapena Masterraren "Gizarte zientzien ikerkuntzarako sarrera" irakasgaian, edo ikerkuntza gaitasunei dagokienez antzeko prestakuntza eskaintzen duen beste edozeinetan.
Irizpide objektiboen arabera erabakiko da ikasleen onarpena. Horretarako, doktorego programara sartzeko espediente akademikoa (% 60), ikerketarekin erlazionatutako hainbat meritu (% 30) eta hizkuntza atzerritarren ezagutza (% 10) baloratuko dira.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.