Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Orduak

24

Deskribapena

Kontua da urtean behin biltzar batera joatea. Jarduera hori doktorego tesia egiten ari den ikertaldearen funtsen bidez finantzatuko da.

Emaitzak

Jarduera hau oso interesgarria da; izan ere, ikasleak ikerketan eskuratutako emaitzak antolatu, eztabaidatu eta ondorioak atera behar ditu. Horrez gain, emaitzak komunitate zientifikoari ahoz edo poster moduan transmititzeko gaitasuna ere landu behar du. Beraz, ikaskuntzaren emaitzak maila guztietan ematen dira, nola gaitasuna espezifikoen hala zeharkako gaitasunen garapenean.

Ebaluazio-sistemak

1. Jarduera hau ebaluatzean, aintzat hartuko da aurkezpenaren eduki zientifikoaren nahiz haren formatuaren kalitatea (aurkezpen idatzia edo ahozkoa), eta tesi zuzendariak egingo du ebaluazioa. 2. Bestetik, zuzendaria/tutorea arduratuko da jarduera hau kontrolatzeaz, eta kontrol hori doktoregaiak eginiko gainerako prestakuntza jarduerekin batera jasoko da urtero.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

24

Deskribapena

Unibertsitateak urtean zehar doktoregaien prestakuntzarako lagungarriak diren hainbat ikastaro ematen ditu. Horrelakoetan, askotariko gaiak lantzen dira, hala nola teknologia berrien erabilera (IKTak), hizkuntza ikastaroak eta unibertsitateko zerbitzuetan unibertsitateko kide guztien zerbitzura dauden teknika instrumentalen aukerak eta erabilera. Tesiaren zuzendariak eta tutoreak argibideak emango dizkiote ikasleari bere prestakuntza osatzen joateko interesgarriak izan daitezkeen ikastaroei buruz. Urte batean ez dira ikastaro asko egin behar. Ikastaro bakoitzak hiru egun inguruko iraupena izatea kalkulatu da, hizkuntzen kasuan izan ezik, non ikaslearen mailaren araberakoa izango den; gerta daiteke gainera ikasle batzuek horrelako ikastarorik egin behar ez izatea.

Emaitzak

Kasu honetan, aukeratutako ikastaro motaren araberako emaitzak jasoko dira. Nolanahi ere, ikastaro mota guztiek dituzte gaitasun espezifikoak eta zeharkakoak garatzeko osagaiak.

Ebaluazio-sistemak

1. Ikastaro bakoitzak bere ebaluazio sistema izango du, eta haren emaitza doktoregaiaren jardueren dokumentu pertsonalizatuan sartuko da. 2. Gainera, tesi zuzendariak/tutoreak doktoregaiaren jardueren dokumentu pertsonalizatuan jasoko du jarduera honen kontrola.

Izaera

Orduak

450

Deskribapena

Asmoa da doktoregaiak prestigioa duen ikertalde batean hiru hilabete igarotzea, bere doktorego tesiaren alderdi jakinen bat lantzeko. Interes handiko jarduera bat da; izan ere, ikasleak bere ikuspegi zientifikoa zabaldu; harreman zientifikoak hasi, erronka berriei ekin, eta, egonaldia atzerriko ikergune batean eginez gero, nazioarteko doktoregoaren titulua eskuratu dezake. Egonaldia finantzatzeko, Ministerioaren (FPU eta FPI), Eusko Jaurlaritzaren eta unibertsitatearen deialdiak daude. Horrez gain, PIUaren helburuetako bat da horrelako mugikortasun motatarako laguntza ematea.

Emaitzak

Emaitzak doktoregaiaren prestakuntza hobean islatuko dira, bere ikerlanari lotutako ikuspegi edo teknika berriak ikasiko dituelako. Egonaldia emankorra izanez gero, jatorrizko ikertaldeak eta harrerakoak artikuluak argitara ditzakete elkarlanean. Egonaldi hauek lagungarriak dira gaitasun espezifikoak eta zeharkako gaitasunak garatzeko, doktoregaien prestakuntza ere hobetuz.

Ebaluazio-sistemak

1. Jarduera mota honetan, tesi zuzendariaren eta egonaldia egingo den laborategiko zuzendariaren onespenez idatzitako eta sinatutako plana bete behar du doktoregaiak. Plan horren barnean, helburu zientifikoak eta eginkizun zehatzak zehazten dira. Hortaz, jarduera hau ebaluatzean, proposatutako helburuak eta planifikatutako eginkizunak bete diren aztertzen da, eta azterketa eta ebaluazio hori, tesi zuzendariak ez ezik, egonaldia finantzatu duen erakundeak ere egiten du. 2. Gainera, tesi zuzendariak/ tutoreak kontrolatuko du jarduera hau, doktoregaiaren jardueren dokumentu pertsonalizatuaren bidez.

Izaera

Orduak

24

Deskribapena

Dagokien ikertaldeek antolatutako mintegietan doktoregaiek parte hartze aktiboa izatea da helburua. Doktoregaiaren ikerketa garatzeko interesekoak diren gaiei buruzko mintegiak izaten dira. Oro har, hilabetean behin egiten dira, eta bi ordu inguruko iraupena izaten dute, gehienez ere. Ez da finantzaketa berezirik behar.

Emaitzak

Emaitzak gaitasun espezifikoetan eta zeharkako gaitasunetan izandako aurrerapenetan islatzen dira. Ikasleek emaitzak antolatzen eta eztabaidatzen ikasiko dute, baita horiek komunikatzen ere; horrez gain, mintegietan, konpondu gabeko arazoei buruzko galderak egiten eta horiek konpontzeko planteamenduak diseinatzen ikasiko dute.

Ebaluazio-sistemak

1. Mintegiak ebaluatzean, kontuan hartuko dira eduki zientifikoa eta aurkezpena, eta oso garrantzitsua den zerbait: zer mailatan parte hartu duen doktoregaiak mintegietan. Ebaluazioaren emaitza doktoregaiaren jardueren dokumentuan jasoko da. 2. Horrez gainera, tesi zuzendariak/tutoreak doktoregaiaren jardueren dokumentu pertsonalizatuan jasoko du jarduera honen kontrola.

Oferta Anual Actividades - Comun