Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Calidad y Seguridad Alimentaria

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programara sartzeko, aurrez profil hau izatea gomendatzen da: Elikagaien Segurtasunaren eta Kalitatearen arloko gaitasunak eta jakintza, edo horren antzeko edo horri lotutako titulazioak.

XSLaren edukia

No se contemplan
Merituak baloratzeko irizpideak ondorengo baremoaren araberakoak izango dira:1. Graduaren edo Lizentziaturaren batez besteko nota a) Elikagaien Zientzia eta Teknologia: Ohorezko Matrikula 25; Bikain 20; Oso Ongi 15; Nahiko 10. a) Kideko titulazioan: Ohorezko Matrikula 20; Bikain 15; Oso Ongi 10; Nahiko 5. 2. Masterreko batez besteko nota a) Elikagaien Zientzia eta Teknologian edo horren parekoan: Ohorezko Matrikula 35; Bikain 30; Oso Ongi 25; Nahiko 20. a) Beste master batzuetan: Ohorezko Matrikula 30; Bikain 25; Oso Ongi 20; Nahiko 15.3. Doktorego tesia egiteko beka a) MINECO, FPU, EJ, UPV/EHU: 30.4. Bestelako merituak a) Komunikazioak biltzarretan: 5. b) Artikulu zientifikoak (lehen edo azken sinatzailea): 5.

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.