Mugikortasuna eta egonaldiak
Doktorego programa honek erdietsi nahi du defendatuko diren tesi gehienek nazioarteko tesien aipua lor dezaten. Horretarako, doktoregaiak hiru hilabeteren gutxieneko egonaldia egin behar du nazioartean izen handiko erakunderen batean, Europan edo, doktorego tesirako proiektu bakoitzari dagokion jakintza arloan nabarmentzen den herrialderen batean.
Doktorego programak, ikasle bakoitzaren tutoreen bidez, egonaldi hauek egiteko behar diren administrazio tramiteak errazten ditu, ikasleak egin ditzakeen mugikortasun poltsen berri emanik, doktorego programaren barruko egoeraren arabera.
Honez gainera, doktoregoak berak hainbat hitzarmen ditu sinatuta europar unibertsitateekin, Erasmus + programaren barruan, bertan matrikulatuta dauden ikasleei mugikortasun ekintzak eskaini eta erraztearren.