Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Sarrera profil gisa gomendatzen da doktorego programa honetan matrikulatu nahi duten ikasleek, alde batetik, ondoren aipatzen diren gradu hauetakoren bat ikasi izana: kimika, geologia, ingurumen zientziak, kultur ondasunen kontserbazio eta zaharberritzea, geografia eta lurralde antolamendua, historia, artearen historia, arkitekturaren oinarriak eta/edo ingurumen ingeniaritza. Beste alde batetik, komeni da izangaiek masterreko ikasketak eginak izatea ingurumena, paisaia, ingurumen aldaketa, giza ebaluazioa eta ondasuna (kulturala edo naturala) bezalako gai diziplinartekoetan, paisaia eta ondasuna aztertzeko metodo, teknika eta diziplinarteko ikuspegien aniztasunaren oinarrizko jakintza behar dutelarik. Irakaskuntza hauek guztiauek jakintza eta gaitasun egokiak eskaintzen dituzte doktorego tesirako proiektu bat doktorego programa honetan garatu ahal izateko.
Ama hizkuntza jakiteaz gain, positiboki balioetsiko da doktorego programan sartu nahi duten izangaiek komunikazio zientifikoan erabili ohi den beste edozein europar hizkuntzaren B1 jakite mailaren parekoa izatea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua), bereziki, ingelesa, bai eta frantsesa, alemana, italiera edo portugesa ere. Izan ere, honela, bibliografia espezializatua erabili ahal izango dute eta egonaldiak egin hizkuntza hori komunikaziorako darabilten herrialdeetan.
Halaber, programa hori egin bitartean, hizkuntza gaitasunak hobetzeko ahaleginak (B2 maila) egingo dira, bereziki ingelesean, doktoregoaren emaitzak ahoz eta idatziz foro zientifikoetan komunikatu eta argitarapen zientifikoak egiteko gai izan daitezen.
Doktorego programara ere sartu ahal izango dira lehengo lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzaren bat luketen ikasleak.
Doktorego programara sartzeko eskariekin batera, ikasle gaiek programako irakasleren baten gutun bat aurkeztu beharko dute, izangai hori programan sartzearen alde agertuz.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.