URTZI LLANO CASTRESANA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
- Saila
- Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- urtzi.llano@ehu.eus
Arkitektua (DAGET-UPV/EHU, 2010), KAP estatuko Arkitektura eta Hirigintzako XI. Biurtekoan proiektu hautatua. Eraikitako Ondarearen Zaharberritze eta Kudeaketa Orokorrerako masterra, 1. promozioa (2011) eta Arkitektura, Hirigintza eta Ondarean dokotorea (Cum Laudem, 2017). Arkitektura Saileko irakasle-ikartzailea (2012-2016), aurrez aipaturiko masterrean naiz 5. mailako proiektuetako katedran irakasle-kolaboratzaile gisa jardundakoa 2011-2014 artean. Ikertzaile gonbidatua Urban Studies sailean (Malmöko Unibertsitatea, Suedia, 2014). Master eta Doktoratu eskolako (MDe-UPV/EHU,2015-2017) zuzendaritza kontseilu naiz batzorde iraunkorreko kidea, Ingenieritza eta Arkitekturako atalean, besteak beste, kalitate batzordeko jarduna eramanez.
2016ko irailetik egunerarte, irakaskuntza jarduna Bilboko Ingenieritza Eskolako (UPV/EHU) Adierazpen Grafikoa eta Ingenieritzako Proiektuak sailean. 2015 etik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika Eta Kultura Sailak Euskal Unibertsitate Sistemako A Ikerkuntza Talde gisa izendaturiko GPAC (IT-890-16) Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeko kide da, halanola, UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedrako kide ere izanik.