estudios-postgrado

Graduondoko ikasketak

Ekonomi Integrazioa Unibertsitate Masterra

 Ekonomi Integrazioa Masterraren (EIM) helburu nagusia da ikertzaileak prestatzea ekonomiaren arloan, eta, batik bat, Ekonomia Integrazioko prozesuetan eta horietan oplikaturiko Politika Ekonomikoen disienuan eta ebaluazioan. Europar Batasuna (EB) integrazio ekonomikoaren adibiderik nabarmena den arren, MERCOSUR, NAFTA edo ASEAN eskualde mailako ekonomia integrazioaren adibideak dira eta azken urteotan protagonismoa handia hartzen ari dira. Hain zuzen ere, aipatutako prozesuen ikerketa konparatua da IEMa bereizten duena gai horri buruz Europako beste unibertsitate batzuek eskainitako gainerako Masterretatik.

Masterrak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren kalitate aipamena jaso duen doktoregorako sarbidea ematen du.

Nazioarteratzea Enpresaren Arloko Unibertsitateko Espezialista

Titulu honen xedea unibertsitateko tituludun gazteak nazioartekotzean trebatzea da. Era horretan, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasun osoz aurre egiteko profesional-taldea izango dute etorkizunean euskal enpresek eta bestelako erakundeek.
Ikasketek, guztira, 30-59 ECTS kreditu izango dituzte eta seihileko bat edo bi iraungo dute.
Berezko Titulu hau Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotzeko bekei (BEINT) lotuta dago.
Bere deialdia urterokoa da, otsailetik martxora ( gutxi gorabehera); Hautatutako ikasleek (bekadunek) Berezko Titulu hau egiteko aukera izango dute (30 urte baino gutxiagokoak behar dira).