María Gorosarri González
Aurkezpena
UPV/EHUko irakasle agregatu iraunkorra. Zuzenbidean lizentziatua (2002), Kazetaritzan lizentziatua (2004) eta Komunikazioan Doktore Europarra. Kazetari moduan lan egin du, komunikazio-arduraduna izan da eta hedabideetako kolaboratzailea da.
Komunikazioan Nazioarteko Doktorea (2011) da, “Albisteen kalitatea: Research on Basque Media’s News Quality” europar tesiarekin (euskaraz eta ingelesez). Doktoretza-ondorengo bi proiektu garatu ditu: Europako erreferentziazko prentsaren (2000-2010) kalitateari buruzkoa, UPV/EHUk diruz lagunduta (2012-2013), eta hedabideen kalitateari buruzko profesionalen irizpideari buruzkoa, Freie Universität-en (Berlin, Alemania), Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta (2014-2016), eta horien emaitzak nazioarteko aldizkarietan argitaratu dira. UPV/EHUko irakasle atxikia 2016tik eta iraunkorra, 2022tik.
Ikerketa lerroak
Albisteen kalitatea, kazetaritza feminista eta fotokazetaritza.
Argitalpenak (5 urte)
- GOROSARRI, Maria (2024). Hedabideek oker eman dituzten erreferentzia feministak. Uztaro, 128, 21-43.
- GOROSARRI, Maria (2022). Fotokazetaritza: Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa. Bilbo: UEU eta EHU.
- ZABALETA, Iñaki; GOROSARRI, Maria; ARRIAGA, Tania (2022). News Agenda in European Minority Language Online Media: Balanced Coverage, Limited World. Journalism Studies.
- GOROSARRI, Maria (2021). Contra la banalización del feminismo. Donostia: Txertoa (Elkar).
- GOROSARRI, Maria (2021). Encuadres de la violencia machista: estudio comparativo de las noticias sobre delitos con víctimas (1996-2016). Doxa Comunicación, 32, 75-94.
- ZABALETA URKIOLA, Iñaki; ARRIAGA AZKARATE, Tania; GOROSARRI GONZÁLEZ, Maria; XAMARDO GONZÁLEZ, Nicolás (2021). Economía y financiación de medios en lenguas minoritarias celtas de Irlanda y Reino Unido: el modelo público como referencia. RAE-IC, Revista de la Asociación Española de Investigación de la Comunicación, 8(15), 267-291.
- GOROSARRI, Maria; ARRIAGA AZKARATE, Tania (2020). Estudio de observación no participante sobre calidad. Programas informativos en las radiotelevisiones públicas alemanas: Inforadio, ‘Abendschau’ (rbb) y ‘Berlin Direkt’ (ZDF) (2547-2565 or.). In Libro de Comunicaciones VII Congreso Internacional: Comunicación y Diversidad. Valencia: AE-IC.
- G. GOROSARRI, Maria eta ITURBE TOLOSA, Andoni (2019). Proposal for a Common Framework to Assess Media Quality (163-184 or.). In José Miguel Túñez, Valentín Alejandro, Xosé López, José Rúas, Francisco Campos (coord.). Communication: Innovation & Quality. Berlin: Springer Verlag.
- G. GOROSARRI, Maria (2019). Tokiko astekarien kalitatea (69-78 or.). In Libe Mimenza Castillo (ed.). 2018ko euskal hedabideen urtekaria. Leioa: Hekimen.
Ikerketa proiektuak (5 urte)
- HEKA – “Europako hizkuntza gutxituetako hedabideen audientzia: errealitatea, estrategiak eta erronkak”, UPV/EHUk diruz lagundutako proiektua (2021-2022).
- “Problemas públicos y controversias: diversidad y participación en la esfera mediática”, Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades-ek diruz lagundutako proiektua (2018-2021).
- HEKA – “Eduki analisia eta identitatearen framing-a Europako hizkuntza gutxituetako hedabideetan: ikerketa konparatiboa”, UPV/EHUk diruz lagundutako proiektua (2018-2019).
Beste jarduerak
Uztaro zientzi-aldizkariko Erredakzio Saileko kidea da.