Aitor Castañeda Zumeta: Aurkezpena

Aitor Castañeda Zumeta

Aurkezpena

Aitor Castañeda (Donostia, 1987) Gizarte Komunikazioan Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU, 2018). Bertoko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko (GKZ) Kazetaritza Sailean dabil irakasle atxiki, 2019tik. Kalitatearen eta Akreditazioaren Ebaluaziorako Agentzia Nazionalak (ANECA, Espainia) kontratatu-doktore ziurtatu zuen 2020an.

Castañeda Doktorearen ikerketa-alorrak, narratiba bisualak, infografia eta umore grafikoa dira. Bere ikerkuntza-ibilbidea 2013ko urtarrilean hasi zen, GKZko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean. Ordutik, zortzi zientzia-artikulu plazaratu egin ditu aldizkari indexatuetan –horietatik bi Q1-2 (SJR) kategorian–, eta baita nazioarteko 18 kongresuetan parte hartu ere, hizlari eta antolatzaile. Bere h-indizea 5-ekoa zen 2024ko urtarrilean (GS).

Unibertsitate irakaskuntzari 2016-17 kurtsoan heldu zion Castañedak (EHU). Komunikazio komertzial, korporatibo eta instituzionalarekin lotutako materiak irakatsi ditu harrezkero, eta baita marketin eta idazkuntza-ikasgaiak ere. Bere formazioagatik, Castañeda iritzi artikulu idazlea eta kolaboratzailea da euskal eta espainiar prentsan, hala nola Argia-n, Berria-n, El Correo-n eta El Confidencial Digital-en. 

Gune honetan, Castañedaren azken bost urteko merituak agertzen dira (2020-2023). Gehiago jakiteko, ikusi:

Ikerketa-proiektuak

  • HACIDA (Humor And Conflict In the Digital Age) ikerketa-sare ez-ezarritako kidea da. Ganteko Unibertsitatea (Flandria, Belgika), 2023-.
  • Estudio ETA en los archivos nacionales del Reino Unido. UPV/EHU, 2022-2026 (PES22/83).
  • ETA en los archivos nacionales de Reino Unido e Irlanda. UPV/EHU, 2021-2023 (US21/02).
    Ikerketa-egonaldia (2022ko urtarriletik apirilera) IKER Euskara eta Euskal Testuen Ikerketa Gunean (Pau eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatearen Baionako Campusa, Frantzia). UPV/EHU (MOV21/13).
  • Nazionalismoak eta kultura politikoak Euskal Herrian ikuspegi konparatuan. EHU, 2021-2023 (GIU 20/02)
  • Euskal nazionalismoa ikuspegi konparatuaren arabera. Nortasuna, imajinario kolektiboa, sinboloak, heroiak eta memoria-tokiak. EHU, 2019-2020 (PPGI 19/08).
  • Euskal nazionalismoa ikuspegi konparatuaren arabera. Nortasuna, imajinario kolektiboa, sinboloak, heroiak eta memoria-tokiak. EHU, 2017-2020 (GIU 17/05).

Ikerketa-artikuluak

Liburu eta kapituluak

  • Castañeda Zumeta, Aitor (2020). Kontsumoaren psikosoziologia eta marketina. Kontsumoaren barrunbetan zehar. EHU (Argitalpen Zerbitzua)
  • Castañeda Zumeta, Aitor (2019). Olariagaren Trantsizioa. Egin Egunkariaren eta Zakilixuten Jaiotzak. EHU (Argitalpen Zerbitzua)
  • Iturbe, Jacinto; Txurruka, Jesus Mari eta Castañeda, Aitor (arg.) (2020). Amets bikoitza. Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea. Zientzia eta Teknologia Fakultatearen historia euskalduna. EHU (Argitalpen Zerbitzua)

Komunikazioak

  • Castañeda-Zumeta, Aitor (2022). "Gartxot. Del cómic a la gran pantalla", non Morales, Lucas: Imágenes en Movimiento, II. bol., Ediciones Idea, 101-123. or.
  • Castañeda Zumeta, Aitor (2021). «La gestión de la publicidad en la ciberprensa vasca. Los grupos Vocento y Noticias», non Meso Ayerdi, Koldobika; Peña Fernandez, Simon eta Larrondo Ureta, Ainara (argk.). Desinformazioa eta sinesgarritasuna ekosistema digitalean. Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XII Kongresuaren aktak. EHU (Argitapen Zerbitzua), 51-112
  • Castañeda-Zumeta, Aitor, Peñafiel-Saiz, Carmen eta Ronco-Lopez, Milagros (2021). «Este Virus Lo Paramos Unidos. Análisis de la primera campaña del Gobierno de España contra el coronavirus», non Herrero Gutierrez, Javier; Segarra Saavedra, Jesus eta Hidalgo Mari, Tatiana (koordk.). Influencias y Consecuencias de la Pandemia en Comunicación. Fragua, 19-34
  • Castañeda Zumeta, Aitor (2019). La nación vasca a diestro y siniestro. Discurso humorístico de las tiras cómicas de Olariaga en el diario Egin (1977). Asociación Española de Semiótica Elkartearen Nazioarteko XVIII Kongresua, Asociación Ibérica de Semiótica Elkartearen Nazioarteko II. Kongresua eta EHUko Ikus-Entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailaren Nazioarteko IX Kongresua (11/13-15). Bilbo

 

Bestelako ekimenak

  • Tutorea EHUko hezkuntza-lankidetza programetan (2020-).
  • EHUko English Friendly Courses [Ingelesez Laguntzeko Kurtsoak] programako ikasgaien klase emaile (2017-19).
  • Sancho el Sabio - Euskal kultura eta ikerketa aldizkariaren ebaluatzaile (2019).
  • Parte hartzaile EHU eta Pauko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko Zientzia Topaketetan. Baiona, 2019/07/18.
  • «Youtuber Bila» Euskadiko 1.go ‘Influencer’ Jardunaldiko epaimahaiko kide. ICmedia Euskadi elkartea (2019/06/09). Bizkaia Aretoa, Bilbo (EHU).

Kontaktua

Autore profilak:

Social Media: