XSLaren edukia

Enpresarako Frantsesa

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Frantsesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1.- IRAKASGAIAREN AURKEZPENA



Negozioen Kudeaketako Graduko Hizkuntzen Moduluak, non Enpresarako Frantsesa irakasgaia kokatzen baita, helburu du ikasleei behar diren hizkuntza-trebetasunak ematea enpresaren esparruan frantsesa erabiliz komunikatzeko.

Modulu honen bereizgarri bat da berehala aplikatzekoa dela enpresaren ingurunean, barneratutako gaitasun linguistikoen bitartez. Kontuan izanda enpresa-eragiketen globalizazioa, hizkuntzek oinarrizko eginkizun bat betetzen dute, eta funtsezko tresna bat dira eraginkortasunez komunikatu ahal izateko.

Gure irakasteko/ikasteko prozesuan, frantsesa tresna-erreminta bat izango dira oinarrizko mezu idatziak eta ahozko mezuak ulertu eta ekoizteko, betiere enpresaren esparruaren barruan.

Zergatik irakatsi/ikasi frantsesa gaur egun?

Gaurko munduan atzerriko hizkuntza bakarra jakitea nahikoa ez delako: pertsona eleaniztunak enplegua aurkitzeko eta bere egoera ekonomikoa hobetzeko aukera handiagoak dauzka, bere prestakuntza hobetzeaz gainera. Atzerriko beste hizkuntza bat ikasteak esan nahi du, horrenbestez, helmuga pertsonal eta profesionalak zabaltzea. Izan ere, frantsesak mundu guztian lan egiteko aukera zabaltzen du; zehazkiago frantsesa hitz egiten den herrialde eta enpresetan.

Esperientziak eta ezagutzak elkarrekin trukatzeko hizkuntza bat da, prestakuntza finkatzeko balio duena. Beste kultura batera eta irakasteko/ikasteko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du, zeren eta aukera baitago Europar Batasunaren barreneko unibertsitate-ikasleen trukeak egiteko (Frantziako, Belgikako, Luxenburgoko eta abarretako unibertsitateekin).

Eta, azkenik, Frantzia delako bai Espainiako Estatuarekin bai Euskal Autonomia Erkidegoarekin truke ekonomikoen bolumen handiena duen herrialdea.



2.- ENPRESARAKO FRANTSESAREN GAITASUNAK:

G1 Frantsesez idatzitako enpresa-gaiei buruzko testu azaltzaileak ulertzea.

Graduko G002, G003 eta G008 gaitasunekin lotutako zeharkako gaitasuna. G2 Frantsesezko enpresa-terminologia zuzen erabiltzea, hain zuzen ere enpresa-mezuak gutxieneko arintasun eta zuzentasun batez ulertzeko eta transmititzeko behar direnak.

Graduko G002 eta G008 gaitasunekin lotutako zeharkako gaitasuna.

G3 Merkataritza gutunak idaztea ohikoenak diren gaiei buruz, gutxieneko zuzentasun batez.

Graduko G002, G003 eta G008 gaitasunekin lotutako zeharkako gaitasuna.

G4 Lanpostu bat eskatzeko behar den dokumentazioa frantsesez prestatzea.

Graduko G001, G005, G007 eta G008 gaitasunekin lotutako zeharkako gaitasuna.



3.- ENPRESARAKO FRANTSESA IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK



E1: Frantsesez emandako enpresa-informazioa analizatzea.

E2: Enpresa-lengoaiako testuinguru batean, ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkor eta zuzena erabiltzea.

E3: Enpresa baten ohiko dokumentazioa erabiltzea.

E4: Frantsesaren ezagutzak dituzten langileak behar dituen enpresa batean lanpostu bat eskatzeko behar den dokumentazioa diseinatu eta idaztea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: Enchanté.

2. gaia: Contacts.

3. gaia: Organisation.

4. gaia: Recherche d’emploi.

5. gaia: Economie et commerce.



Irakasgai honek lehenengo urratsak eskaini nahi ditu negozioetarako frantsesaren oinarrizko egiturak eta hiztegia ikasteko, ikuspegi nabarmenki praktiko, aktibo ea dinamiko batetik, parte-hartzea eta koikaskuntza sustatuz.

Helburua da ikasleak, enpresa testuinguru batean kokaturik, gai izan daitezela beren burua eta beren enpresa aurkezteko, beren herrialdea aurkezteko, hitzorduak edo argibideak emateko telefono-harremanak izateko, telefono bidezko elkarrizketetan gehien eta zuzeneko elkarrizketetan gehien erabiltzen diren kortesiazko formulak erabiltzeko, letraka esateko eta kontatzeko, informazioak trukatzeko (galdetuz, erantzunez, besteren informazio jasoz edo besteri informazioa emanez), zuzenean, telefonoz nahiz idatziz, hitzorduei, ordutegiei, epeei eta tokiei buruz.

Hau da, ikasleak gauza izan behar du bere buruari buruz eta lanari buruz hitz egiteko, eta espazioan eta denboran kokatzeko gauza izan behar du. Halaber, gauza izan behar du eduki ekonomiko/enpresarialeko testu laburrak irakurtzeko, idazteko eta itzultzeko.

MetodologiaToggle Navigation

BERTARATU BEHARREKO JARDUERAK



Eskola magistralen bidez (42 ordu) egingo diren jarduerek honakoak bilduko dituzte:

- Irakaskuntza plana erabiliko diren materialak aurkeztea.

- Irakasleak irakasgaiko kontzeptuak eta edukiak azaltzea.

- Ikasleak ikasgelatik kanpo egin beharreko lanak azaltzea, honakoak berariaz adierazita: lan mota, lan egiteko modua, aurreikusitako epeak, amaierako ebaluazioan emango zaion garrantzia eta abar.

- Ebaluazioko eta auto-ebaluazioko probak.

-Irakaskuntza jardueraren garapenari buruzko inkestak.



Ikasgelako praktiken bidez (18 ordu) egingo diren jarduerek honakoak bilduko dituzte:

-Irakasgaian gomendatutako lanen jarraipena eta ebazpena.

-Ikasleek, banaka zein taldeka, gisa askotako ariketa praktikoak egitea material errealekin (dokumentazioa, audioak eta bideoak) kontzeptuen eta edukien ezagutzan eta aplikazio berariazkoan sakontzeko.

-Irakasleak eta ikasleek ariketa praktikoak egitea irakasgaiko edukien ulermena eta erabilera areagotzeko.

-Merkataritza-gutunen ulermenari edo/eta idazketari buruzko lana.

-Lanpostu bat eskuratzeko behar den dokumentazioa prestatzera orientatutako lana. Eskaria, CVa eta aurkezpen gutuna frantsesez aurkeztu beharko dira.

-Banakako zein taldekako ahozko azalpenak, aurrez prestatutako gaiei edo kasu praktikoei buruz.

-Auto-ebaluazioko probak.



BERTARATZEKOAK EZ DIREN JARDUERAK

Bertaratzekoak ez diren jardueren (90 ordu) funtsezko helburua ez da mugatzen eskola magistralen edo ikasgelako praktiken edukiak sakontzera edo zabaltzera; aitzitik, bilatzen du, gainera, irakasgaian aurreikusitako zeharkako gaitasunak garatzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaia ebaluazio jarraituko sistemaren bitartez ebaluatuko da.



Egindako irakaskuntza/ikaskuntzaren ebaluazioaren azken xedea izango da zehaztea behar diren trebetasun linguistikoak eskuratu diren, idatziz zein ahoz frantsesez oinarrizko maila batekin komunikatzeko enpresa-munduko gaiei buruz.

Honakoak izango dira erabiliko diren ebaluazio-tresnak:



-Ikasgelara joatea eta hartan parte-hartze aktiboa izatea: esku-hartzea eta gauzak adierazteko komunikazio-trebetasunak eta ahozko ulermenekoak (2. eta 4. gaitasunak baloratzen ditu)

Amaierako notaren % 20 izango da.

Gutxienez exijitzen dena: % 80ko bertaratzea.

- Azterketak: ahozko eta idatzizko probak (1. 2. eta 3. gaitasunak baloratzen ditu)

Amaierako notaren % 55 izango da.

Gutxienez exijitzen dena: 20 puntutik 12.

- Idatzizko lanak eta banakako edo/eta taldekako aurkezpenak (2., 3. eta 4. gaitasunak baloratzen ditu).

Amaierako notaren % 25 izango da.

Gutxienez exijitzen dena: lanen % 80 aurkeztea.



AMAIERAKO PROBA bat egiteko eskubidea eskatu duten eta lortu duten pertsonak bi deialdi ofizialen bitartez ebaluatuko dira, amaierako proba batekin, non gaitasun guztiak eta komunikaziorako lau trebetasunak (ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena) ebaluatuko baitira. Irakasgai hori gainditzeko 20 puntutik 12 lortu beharko dira gutxienez ere.



Baldintza berak aplikatuko zaizkie APARTEKO deialdira aurkezten diren pertsonei.

Proba idatziek honakoak eduki ahalko dituzte:

-aukera anitzeko galderak.

-galdera irekiak eta itxiak.

-erredakzio libre eta gidatua honakoetan: gutunak, faxak, mezu elektronikoak.

-zuzeneko itzulpena.

-hutsuneak betetzeko ariketak, berridazketa, testuen analisia.

-sinonimoen eta aurkakoen ariketak, eta abar.

-terminoen eratorpenari buruzko ariketak.

-enplegua eskatzeko prozesuarekin lotutako dokumentuak idaztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

MATERIALAK
Markatutako helburuak lortzeko klaseetatik kanpo lan egiteko ikasleentzako material anitza prestatuko da, adibidez:
-egin beharreko atezen azalpena, fitxetan
-ariketa idatziak
-gomendatutako irakurmenak
-gaiak sakontzeko bibliografia
-emandako gai eta atazei buruzko web orriak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Penfornis, J.P. (2007). Français.com. Paris : Clé International. Manuel, CD et cahier d’exercices.

- Sanchez,M.O. (1997)Faire des affaires en français. Paris : Hacette FLE

- Tauzin, B. (2006). Objectif express 1. Paris: Hachette. Manuel et cahier d'activités.Revistas

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Bertels,A.(1998).Dictionnaire d'apprentissage du français des affaires. Paris : Didier
- Chapron,J.-Gerboin,P.(1988).Dictionnaire économique, commercial et financier. Paris: Presses Pocket.
- Mitchell, M.(2011). Pour parler affaires. Paris: Maison des langues.Manuel avec CD et cahier d'activités.

Aldizkariak

- Alternatives économiques.
- Le Monde.Dossiers et documents.
- MOCI. Moniteur du commerce international

TaldeakToggle Navigation

01-81 Teoriakoa (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

10:00-12:00

08:00-10:00

22-30

08:00-10:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO
  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO
  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO

01-81 Gelako p.-1 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

10:00-12:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO

01-81 Gelako p.-2 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

10:00-12:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO

82A Teoriakoa (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

10:00-12:00

08:00-10:00

22-30

08:00-10:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO
  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO
  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO

82A Gelako p.-1 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

10:00-12:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO

82A Gelako p.-2 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

10:00-12:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO

16-86 Teoriakoa (Frantsesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

17:00-19:00

17:00-19:00

22-30

17:00-19:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO
  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO
  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO

16-86 Gelako p.-1 (Frantsesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

17:00-19:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO