PRESENTACION

Filologia eta Historia Saila

Ongietorriak Filologia eta Historia Saileko Web orrialdera; bertan, irakaskuntza eta ikerketa-jardueren alderdirik aipagarrienak erakusten dira, baita interesgarriak diren beste motatako informazio batzuk ere.

Filologia eta Historia Saila 2020ko irailaren 1ean sortu zen, UPV/EHUk egindako Sailen berrantolaketa prozesuaren ondorioz. Aurreko hiru sailen integrazioaren ondorioz sortu zen:

  • Frantses Filologia Saila
  • Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoria
  • Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia

Ondorioz, 2022ko abenduaren 31 arte, Sail hau hiru Sail-Ataletan banatuta dago, hiru sail zaharretako bakoitzari dagozkionak. Atal bakoitza bere jatorrizko sailean adskribatuta zeuden irakasleek osatzen dute eta bere irakasleen irakaskuntza-plangintzan eta kudeaketan dagozkion jakintza arloetan eskumenak ditu, unibertsitatearen araudian xedatutakoaren arabera. Sail-atal bakoitzaren gobernua Ataleko Koordinatzaileari dagokio, pertsona bakarreko organo gisa, eta Ataleko Kontseiluari, organo kolegiatu gisa. Atal bakoitzaren informazioa dagozkion esteken bidez eskura daiteke.

Filologia eta Historia Sailak Gasteizko Letren Fakultatea du egoitza, UPV/EHU Arabako Campusean. Sail honek irakaskuntza eskaintzen du Letren Fakultateko gradu guztietan, eta baita Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko (Bizkaiko Campusa), Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Elako eta Gipuzkoa atalak) eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko (Gipuzkoako Campusa) hainbat gradutan ere. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Esperientzia geletan ere eskaintzen ditu klaseak.

Bestalde, Sailak bi Master ofizialen ardura du: Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak departamentuarteko Master, Letren Fakultateari esleituta, eta Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea unibertsitatearteko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitateak, Valladolideko Unibertsitateko Simancas Institutuak, Veronako Unibertsitateak (Italia), Pariseko l'École de Hautes Études en Sciences Socialesek eta Nanteseko Unibertsitateak elkarrekin eskaintzen dutena. Bi master hauek eskuratzeak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Kalitateko Aipamena duen Doktoregoa lortzeko aukera ematen du.