XSLaren edukia

Idatzizko Adierazpena Komunikabideetan

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ikus-Entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honek GAITASUN hauek hartuko ditu jomugan:

OINARRIZKO GAITASUN OROKORRAK:

G001 - Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.

G002 - Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.

G003 - Komunikazio- eta informazio-prozesuetarako trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.

G004 - Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea komunikabide desberdinen ezaugarrien arabera.

G005 - Informazio- edo komunikazio-proiektuak egoki asmatu, planifikatu, gauzatu eta kudeatzea.

G007 - Gizarte-zientzietako (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea) berezko ezagutza eta metodologietatik abiatuta, gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea komunikabideen lanaren testuinguruan.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:



CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa.



CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:



1. Adierazpen sinbolikoa menderatzea, komunikatzailearen begirada pertsonalean sakonduz.



2. Narrazio-teknikak menderatzea, kazetaritzako/komunikazioko testuak sortzeko estrategia berriak garatu ahal izateko.



3. Idazteko hainbat sorkuntza-teknika ezagutzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

EDUKI TEORIKOA



1. IDAZKUNTZA-OHITURAK

1.1. Idazkuntzaren planifikazioa

1.2. Idazkuntza-teknikak

1.3. Idazkuntzarako iturriak eta estrategiak



2. ADIERAZPIDE LITERARIOAK ETA KAZETARIAREN BEGIRADA

2.1. Adierazpide literarioak eta mundu-ikuskerak

2.2. Adierazpide literarioak eta testu-egiturak

2.3. Adierazpide literarioak eta hizkuntza-estrategiak



3. NARRAZIO-TEKNIKAK ETA KAZETARITZA-TESTUAK

3.1. Narrazio-egiturak: denbora eta espazioa

3.2. Narrazioaren erreferenteak: gertaerak eta fikzioa

3.3. Narratzaile-motak

3.4. Narrazio-mailak





EGITARAU PRAKTIKOA

Irakasgaiaren alderdi praktikoa lau jarduera hauen inguruan antolatuta dago:



I. IRAKURGAIAK (0-3 puntu)

HELBURUA. Ikuspegi kritiko batetik, honako ardatz hauen botere harremanak lantzea: diglosia, klasea, genero eta sexualitatea eta arraza.

ZEREGINA. Ikasleak zenbait testu-pasarte irakurriko ditu astero, gehienez 5 orrialdekoak. Modu autonomoan, irakurketa gida labur bat bat beteko du, eta lan horren gainean eraikiko dira klaseko jarduerak, ikasgelako dinamikak eta talde lanak.



II. KLASEKO JARDUERAK (0-2 puntu).

HELBURUA. Klasean aurkezturiko kontzeptuez, idazkuntza-baliabideez eta idazkuntza-estrategiez jabetzea.

ZEREGINA. Klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat idazkuntza-baliabide aurkezteko.



III. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK (0-3 puntu).

HELBURUA. Testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea, idazkuntza-tekniketan trebatzeko.

ZEREGINA. Ordenagailu gelako saioetan idazkuntza-tailerra (taldeka zein bakarka).



IV. AZTERKETA-PROBA: narrazio bat egitea eta haren ezaugarriak identifikatzea (0-2 puntu).

HELBURUA: narrazio bat ondu eta ezaugarriak identifikatu eta interpretatzeko gaitasunaz jabetzea.

ZEREGINA: narrazio labur baten ezaugarriak aztertu, identifikatu eta arrazoitu beharko dira, baita narrazioaren interpretazioa egin ere, eta kazetaritza-testu baterako iturriak identifikatzea (bakarka).

MetodologiaToggle Navigation

Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.

Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri izateko baita zereginak jasotzeko ere.

Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.



Trebatze prozesuan jardun hauek erabiliko dira:

-Banakako lanak

-Talde-lanak

-Ordenagailu-praktikak

-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA:

Ebaluazio jarraitua, atal hauek gainditu beharko dituzte:

I. Irakurgaiak [0-3 puntu]

II. Klaseko talde-jarduerak [0-2 puntu]

III. Ordenagailu-gelako praktikak [0-3 puntu]

IV. Azterketa-proba: narrazioa eta haren azterketa [0-2 puntu]



Ebaluazio-irizpideak ebaluazio jarraituan:

I. IRAKURGAIAK (%30)

- Etxerako gidak arretaz egitea eta unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (5 puntu).

- Gida horretan, gaiari dagokion kontzeptuak eta komunikazio-erak bereganatu direla erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



II. KLASEKO JARDUERAK (% 20)

- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptuak zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (5 puntu).

- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).



III. ORDENAGAILU-GELAKO PRAKTIKAK (% 50)

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



IV. AZTERKETA-PROBA: narrazio bat sortu eta aztertzea (% 20).

- Narrazio bat idaztea (4 puntu).

- Narrazioaren ezaugarriak azaldu eta arrazoitzea (4 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).





OHARRAK:

- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren % 80 egin beharko da garaiz eta egoki.

- Ebaluazio jarraitua eginez gero, klaseko jardueretara maiztasunez agertu behar da (gutxienez klaseen %80ra); jardueretara maiztasunez ez bertaratzeak atal honetan ez ezik, kalifikazio orokorrean ere eragina izango du.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola- astea baino lehen, ebaluazio jarraitura lotuko ez direla jakinarazteko, eta justifikazioaren berri emateko. Azken ebaluazioaren xehetasunetarako ikus "Ezohiko deialdia".

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (klaseko jardueren zein proiektuen kalifikazioan izango du eraginik komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Agirre, Lorea & Eskisabel, Idurre (2019). Trikua esnatu da. Lisipe 7, Zarautz: Susa.
Amonarriz, Kike (2019). Euskararen bidegurutzetik. Donostia: Elkar.
Apalategi, Ur (2010). Fikzioaren izterrak. Zarautz: Susa.
Aranbarri, Iñigo (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik. Zarautz: Susa.
Arranz, Iñaki (2006): Hitza azti. Irun: Alberdania.
Butler, Judith (2018). Genero nahasmendua: Feminismoa eta identitatearen subertsioa. Donostia: Elkar.
Despentes, Virginie (2017). King Kong teoria. Donostia: Elkar; Jakin.
Hernandez Abaitua, Mikel (2010). Narrazio tailerra. Donostia: Erein.
Jimenez, Irati (2013): Aiztoa eta arkatza. Tafalla: Txalaparta.
Linazasoro, Karlos (2015). Literatura hiztegi tekniko laburra. Donostia: Elkar.
Rodriguez, Eider (2018). Bihotz handiegia. Zarautz: Susa.
Thiong’o, N. wa. (2019). Gerra garaiko ametsak: Haurtzaroko oroitzapenak. Donostia: Erein; Igela.
Wittig, Monique (2017). Pentsamendu heterozuzena. Zarautz: Susa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Agirre, Lorea & Eskisabel, Idurre (2019). Trikua esnatu da. Zarautz: Susa.

Amonarriz, Kike (2019). Euskararen bidegurutzetik. Donostia: Elkar.

Alberdi, Xabier eta Sarasola, Ibon (2001). Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Apalategi, Ur (2010). Fikzioaren izterrak. Zarautz: Susa.

Aranbarri, Iñigo (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik, Zarautz: Susa.

Arranz, Iñaki (2006): Hitza azti. Irun: Alberdania.

Butler, Judith (2018). Genero nahasmendua: Feminismoa eta identitatearen subertsioa. Donostia: Elkar.

Despentes, Virginie (2017). King Kong teoria. Donostia: Elkar; Jakin.

Hernandez Abaitua, Mikel (2010). Narrazio tailerra. Donostia: Erein.

Linazasoro, Karlos (2015). Literatura hiztegi tekniko laburra. Donostia: Elkar.

Rodriguez, Eider (2018). Bihotz handiegia. Zarautz: Susa.

Thiong’o, N. wa. (2019). Gerra garaiko ametsak: Haurtzaroko oroitzapenak. Donostia: Erein; Igela.

Wittig, Monique (2017). Pentsamendu heterozuzena. Zarautz: Susa.

Zubimendi, Joxe Ramon eta Esnal, Pello (1993): Idazkera liburua. Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

09:00-11:00

17-30

11:00-13:00

09:00-10:00

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:00-11:00

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

11:00-13:00

17-30

09:00-11:00

11:00-12:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00

Irakasleak