Aurkezpena
![Irudia](/documents/27308410/0/Presentacion.jpg/4a31f3b8-06e8-c067-e005-9f19fadf073e?t=1616417502140)
Ongi etorri Eukal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Estomatologia II Sailaren web orrira.
Irakasleek, ikerketa-langile kontratatuek eta zerbitzu-administrazioko langileek osatzen dute, guztiak Estomatologiako jakintaza-arloari atxikita.
Bere jarduerak Estomatologiaren jakintza-arloari buruzko irakaskuntzan eta ikerketan zentratzen ditu. Gure irakasgaien eskaintza Odontologiako Graduko titulaziora eta Periodontzia eta Osteointegrazioa berezko titulura (1995-gaur egun) zuzenduta dago, baina, era berean, fakultateari atxikitako doktorego-programen irakaskuntzan parte hartzen dugu (hain zuzen ere, Medikuntza eta Kirurgia eta Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia doktorego programak).
Ikerketa-lerroei dagokienez, informazio gehiago lor daiteke orrialde honetako ikerketa-atalean.